(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Erronkari eta Zaraitzuko Ibarretako zenbait abelbide sailkatzea onetsi du

astelehena, 2008.eko maiatzak 5

Nafarroako Gobernuak adierazpen bat onetsi du ondoko udal mugape hauetan hainbat abelbide badirela dioena: Burgi, Garde, Izaba, Erronkari, Urzainki eta Bidankoze (Erronkariko Ibarra), eta Galoze, Gorza, Itzaltzu edo Sartze, eta 18. Fazeria (Erremendia). Udal mugape horietan zehar, besteak beste, Erronkariarren Altxonbidea eta Murillo Frutotik Zaraitzuko Ibarrera doan altxonbidea igarotzen dira. Abelbideei dagozkien sailkapen proiektuetan haien trazadura eta beste ezaugarri batzuk biltzen dira, Nafarroako Abelbideei buruzko 19/1997 Foru Legearekin bat etorriz.


Aipatu Foru Legeak ahalmena ematen dio Administrazioari bide horiek sailkatu, antolatu eta zaintzeko. Sailkatze proiektua aurretiko baldintza da mugatze fasea eta gero zedarritze fasea egiteko. Bi fase hauetan mugak definitzen dira eta behar bezala seinaleztatzen dira.


Abelbideak abereek erabiltzen dituzten edo tradizionalki erabili izan dituzten bideak dira. Nafarroan abelbidetzat ezagutzen dira eta garrantzi handia izan zuten Erdi Aroan nekazaritza garatzeko, izan ere, aukera ematen zuten azienda hornitzeko urte osoan zehar, udan abereak eramanez bazka zimeltzen zen alderdietatik beste eskualde freskoago batzuetara non sasoi berean bazka gehiago egoten zen.


Urtez urte azienda transhumantzaileak behera egin badu ere, abelbideen erabilerak indarrean jarraitzen du, izan ere, oraindik badira abeltzainak transhumantzia egiten dutenak. Halaber, abelbideen erabilera bateragarriak eta osagarriak ere indarrean daude. Zehatz-mehatz, olgetako erabilera goraka joan da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa