(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi bat euroko diru laguntza eman die "Itxako", "Xota" eta "San Antonio" taldeei, "Nafarroako Erresuma" marka turistikoa babesteagatik asteazkena, 2008.eko maiatzak 7

Mª Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria "Nafarroako Erresuma" marka turistikoa babesteko kontratuak izenpetzeko ekitaldiaren buru izan da, gaur eguerdian, Kirolaren Etxean, Iruñean. Kontratuak, hain zuen, goi mailako lehiaketako "Itxako", "Xota" eta "San Antonio" nafar kirol taldeekin izenpetu dituzte. Taldeek, ordainetan, 1.008.000 euro jasoko dituzte, 2008an.


Sinadura

Sinadura. ( irudia handitu )

Zehazki, Itxako kirol talde-sozietateak, aurtengo babes akordioari jarraiki, "Itxako-Nafarroako Erresuma" izena hartuko du, eta 334.000 euro jasoko ditu. Xota kirol taldeak, berriz, "Xota-Nafarroa" izena hartuko du, eta 320.000 euro jasoko ditu. San Antonio kirol taldeak, azkenik, 354.000 euro jasoko ditu.


Sinadura ekitaldira Javier Esparza Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendari gerentea ere bildu da, eta baita kirol taldeetako ordezkariak ere. Honako hauek hain zuzen: Mikel Bujanda (Itxako), José Antonio Arregui (Xota) eta Miguel Galarraga (San Antonio).


Gaur izenpetu dituzten hiru akordioen bidez, Nafarroako Gobernuak bi helburu bete nahi ditu: batetik, eliteko nafar kirolari sostengu ekonomikoa ematea, eta bestetik, kirolariek "Nafarroako Erresuma" marka turistikoa sustatzeko konpromisoa hartzea. Hain zuzen ere, marka turistikoaren bidez Foru Komunitatea kanpoan ezagutu dezaten nahi du Gobernuak.


Kontratua izenpetu duten hiru kirol taldeek, hartara, jokatzeko kirol arropa ofizialetan, entrenamenduetarako eta beroketa ariketetarako arropetan, eta beste kirol osagarri batzuetan "Nafarroako Erresuma" marka jartzeko konpromisoa hartu dute. Marka turistikoa talde horietako kirol jokalekuetako iragarki panel edo gainazaletan ere egonen da ikusgai, eta baita erakundeen ekitaldietarako, aurkezpenetarako edo hedabideei erantzuteko ekitaldietako euskarrietan ere.


Gaur izenpetu dituzten babes kontratuei jarraiki, gainera, Nafarroako Gobernuak antolatuko dituen komunikazio eta sustapen ekintzetan aipaturiko taldeetako kirolariek parte hartuko dute, eta era berean, Gobernuak sustatutako publizitate iragarkiak kirol jokalekuetako megafono sistemen bidez hedatuko dituzte.


Nafarroako Gobernuak hurrenez hurreneko hiru urte daramatza kirol publizitatearen finantzaketa bidea erabiltzen, eta 2006az geroztik, 8 milioi euro inguruko inbertsioa egin du, nafar kirolean "Nafarroako Erresuma" marka babesteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa