(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneak (CNAI) Interneteko hizkuntza ikastaroei buruzko biltzarra antolatu du Madrilen ostirala, 2008.eko maiatzak 9

Gaur, ostirala, maiatzaren 9a, "Making Plurilingualism Possible" biltzarra egin dute Madrilen. Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneak (CNAI), EuroEd Fundazioak, eta UHUNeko Ingeniaritza Didaktikoaren eta Hizkuntza Ingeniaritzaren Laborategiak (LIDIL) antolatu dute.


De izquierda a derecha, Stephana Colibaba, Anca Colibaba durante su intervención, Paul Rusch y David Wilson

Ezkerretik eskuinera, Stephana Colibaba, Anca Colibaba, Paul Rusch eta David Wilson ( irudia handitu )

Parte-hartzaileak Europako hamasei herrialdetakoak izan dira (Erresuma Batua, Belgika, Grezia, Hungaria, Eslovenia, Bulgaria, Turkia eta beste batzuetakoak). Besteak beste, zortzi unibertsitatetako irakasleek, irakasleak trebatzeko zentroek, helduak trebatzeko zentroek, aholkulariek, eta hezkuntzaren munduarekiko konpromisoa duten fundazioek parte hartu dute. Guztiak ere, arlo horretako buru dira euren herrialdeetan.


Jakina denez, CNAI Nafarroako Gobernuaren gunea da, eta hizkuntzak ikasteko programa malguak abian jartzea du helburu. Arautu gabeko trebakuntza eskaintzen du, eta Nafarroako Gobernuko Departamentu eta Zerbitzuen eskaera zuzenei erantzuten die, hainbat taldetako beharrizan zehatzak asetzeko, hala nola, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen, funtzionarioen, edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako azterketak euren kontura prestatzen ari diren ikasleen beharrizanak. Antolatzen dituen ikastaroak tartean sartuta dauden Departamentu eta Zerbitzuek gainbegiratzen dituzte. CNAI guneak, gainera, formatu erdipresentzialak garatzen ditu, eskaintza dezentralizatzen du eta ordutegiak hautatzeko aukera ematen du; hartara, hizkuntzen arloko trebakuntza eskuragarriago jartzen du.


Biltzarrarekin batera, ALL (Autonomous Language Learning, edo hizkuntzak norberaren kontura ikastea) eta TOOL (Tool for online and offline language learning) proiektuetako lan bilerak egin dituzte. ALL taldeetako bat koordinatzeaz gain, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea (CNAI) kide diren herrialdeetako espezialistek hizkuntza ikastaro erdipresentzialak sortzeko beharrezkoa duten softwarea garatzen ari da. Gainera, bi taldeak trebatzen ari da, metodologia erdipresentzialaren gainean. CNAI guneak A2 mailako hizkuntza ikastaro erdipresentzialak sortzeko asmoa du, aipaturiko bi proiektuen bidez. Hain zuzen ere, turkiera, lituaniera, errumaniera, bulgariera, nederlandera, estoniera, hungariera, maltera eta eslovenierako ikastaroak.


Aipaturiko proiektuek Europar Batasuneko hizkuntza politikako lehentasunak betetzen laguntzen dute. Lehentasunak dira, besteak beste, irismen txikiko eskaintza duten hizkuntza ikastaroak askoz ikasle gehiagoren eskura jartzea eta europarrek profil eleanitza izan dezaten laguntzea. Parte-hartzaileak Europako hamasei herrialdetakoak izan dira (Erresuma Batua, Belgika, Grezia, Hungaria, Eslovenia, Bulgaria, Turkia eta beste batzuetakoak). Besteak beste, zortzi unibertsitatetako irakasleek, irakasleak trebatzeko zentroek, helduak trebatzeko zentroek, aholkulariek, eta hezkuntzaren munduarekiko konpromisoa duten fundazioek parte hartu dute. Guztiak ere, arlo horretako buru dira euren herrialdeetan. Jakina denez, CNAI Nafarroako Gobernuaren gunea da, eta hizkuntzak ikasteko programa malguak abian jartzea du helburu. Arautu gabeko trebakuntza eskaintzen du, eta Nafarroako Gobernuko Departamentu eta Zerbitzuen eskaera zuzenei erantzuten die, hainbat taldetako beharrizan zehatzak asetzeko, hala nola, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen, funtzionarioen, edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako azterketak euren kontura prestatzen ari diren ikasleen beharrizanak. Antolatzen dituen ikastaroak tartean sartuta dauden Departamentu eta Zerbitzuek gainbegiratzen dituzte. CNAI guneak, gainera, formatu erdipresentzialak garatzen ditu, eskaintza dezentralizatzen du eta ordutegiak hautatzeko aukera ematen du; hartara, hizkuntzen arloko trebakuntza eskuragarriago jartzen du. Biltzarrarekin batera, ALL (Autonomous Language Learning, edo hizkuntzak norberaren kontura ikastea) eta TOOL (Tool for online and offline language learning) proiektuetako lan bilerak egin dituzte. ALL taldeetako bat koordinatzeaz gain, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea (CNAI) kide diren herrialdeetako espezialistek hizkuntza ikastaro erdipresentzialak sortzeko beharrezkoa duten softwarea garatzen ari da. Gainera, bi taldeak trebatzen ari da, metodologia erdipresentzialaren gainean. CNAI guneak A2 mailako hizkuntza ikastaro erdipresentzialak sortzeko asmoa du, aipaturiko bi proiektuen bidez. Hain zuzen ere, turkiera, lituaniera, errumaniera, bulgariera, nederlandera, estoniera, hungariera, maltera eta eslovenierako ikastaroak. Aipaturiko proiektuek Europar Batasuneko hizkuntza politikako lehentasunak betetzen laguntzen dute. Lehentasunak dira, besteak beste, irismen txikiko eskaintza duten hizkuntza ikastaroak askoz ikasle gehiagoren eskura jartzea eta europarrek profil eleanitza izan dezaten laguntzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa