Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 60.000 euroko dirulaguntza eman dio Gurutze Gorriari Myanmarreko kaltetuendako
astelehena, 2008.eko maiatzak 12Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetza zuzendari nagusiari 60.000 euroko dirulaguntza eman diezaion Espainiako Gurutze Gorriari (Nafarroako Batzarra) Myanmarren (lehen Birmania ) igarotako “Nargis” zikloiak utzitako kaltetuendako larrialditarako laguntza gisa.
Nafarroako Gobernuaren erabakia justifikatzeko xedez Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariak bidalitako txostenak dioenez, “Nargis” zikloiak 15.000 lagunetik goiti hil ditu Asiako hego-ekialdean, eta horrez landara 30.000 pertsona desagertu eta ehundaka mila desplazatuak izan dira.Kalte materialak kontaezinak dira. Kaltetuetako eskualdetako populazioa urik eta elektrizitaterik gabe dago duela hiru egunetik eta oinarrizko artikuluen prezioek gora egin dute eskasia eta espekulazioarengatik.