Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariak emanen du neurri bakoitzaren nondik norakoen berri
Etxarri-Aranatz, Irurtzun eta Altsasun egongo da ikusgai.
Gobernuak 136.000 euroko dirulaguntza zuzen gehienezkoak onetsi ditu ondoko nekazaritzako erakundeentzat: Nafarroako Nekazarien Batasun Orokorra (UAGN), Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (ENHE) eta Nekazari Txikien Batasuna (UPA).
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du 2008ko Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Alfredo Landari ematen diona. Jakina denez, Nafarroako Kulturaren Kontseiluak Alfredo Landa proposatu zuen aipatu sarirako joan zen apirilaren 29an egindako osoko bilkuran.
Gastua 380.000 eurokoa da, eta azterlanaren baitan egonen dira lanak esleitzeko kontratua prestatzeko lanak, aurkeztutako eskaintzen balioztapen tekniko-ekonomikoa, eta esleipendunaren finantzaketa planaren azterketa
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Hezkuntza Departamentuaren egitura ezartzen zuen beste foru dekretu bat aldatzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuaren eginkizunak parte berrantolatzeko, izan ere, haien unitateetako bat sortu berri den Zerbitzu bati atxikitu baitzaio. Zerbitzu honen eskumenak nominen eta aurrekontu kontrolaren arlotakoak dira.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetza zuzendari nagusiari 60.000 euroko dirulaguntza eman diezaion Espainiako Gurutze Gorriari (Nafarroako Batzarra) Myanmarren (lehen Birmania ) igarotako “Nargis” zikloiak utzitako kaltetuendako larrialditarako laguntza gisa.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du Departamentuarteko Koordinazio Batzorde bat sortzen duena etxebizitza arloko iruzurra kontrolatzeko xedez.
Nafarroako Gobernuak arbuiatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari Ibarrarretxe jaunak Espainiako Gobernuko Presidente José Luis Zapatero jaunari igorritako proposamena, "probokazioa eta esku hartzea delako, bai Nafarroarentzat bai nafarrentzat".