(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Alfredo Landari ematea onetsi da

astelehena, 2008.eko maiatzak 12

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du 2008ko Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Alfredo Landari ematen diona. Jakina denez, Nafarroako Kulturaren Kontseiluak Alfredo Landa proposatu zuen aipatu sarirako joan zen apirilaren 29an egindako osoko bilkuran.


Martxoaren 15eko 56/1990 Foru Dekretuaren bitartez, "Vianako Printzea" Kultura Saria sortu zen, kulturaren edozein arlotan pertsona, talde edo erakunde jakin batek egindako lana aintzat hartzeko asmoz, dela sorkuntza, ikaskuntza edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.


Alfredo Landa Artea 1933an sortu zen Iruñeko San Anton kalean, eta 12 urterekin Donostiara bizitzera joan zen. Bertan batxilergoa egin eta gero Zuzenbidean matrikulatu zen, baina “Teatro Español Universitario (TEU)” taldean izandako eskarmentuaren ondoren bete betean interpretazioan jardutea erabaki zuen.


1958an Madrilera joan zen eta bikoizketa-aktore gisa lanean hasi zen. Urtebete beranduago haren lehen kontratu erdietsi zuen antzerkian. Harrez geroztik 17 antzezlan, 120 pelikula eta 13 telesaio egin izan ditu.


1984an aktorerik onenaren saria irabazi zuen Cannesen Francisco Rabalekin batera, Mario Camusek zuzendutako “Los santos inocentes” filmean eginiko lanarengatik, eta Espainiako zinemaren Goya sarietan aktore onenaren bi sari baditu: lehena 1987an “El bosque animado” lanarengatik, eta bigarrena 1992an “La marrana” lanarengatik.


Laurogeita hamargarren hamarkadan haren ospeak gora egin zuen hark protagonizatutako telesaioen arrakastari esker: “Don Quijote”, “Lleno, por favor” eta “Por fin solos”.


Iaz Madrilgo Komunitatearen Urrezko Domina eman zioten eta iaz ere Ohorezko Goya saria jaso zuen Espainiako Zinemaren Akademiaren eskutik, haren karrera osoa aitortzeko.


Alfredo Landaren kandidatura Kulturaren Vianako Printzea Sarirako Nafar Ateneoak aurkeztu zuen.


Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso dutenen zerrenda


• 1990: José Goñi Gaztambide


• 1991: Eugenio Asensio Barbarin


• 1992: Orfeón Pamplonés


• 1993: Rafael Moneo


• 1994: Francisco Ynduráin


• 1995: Julio Caro Baroja


• 1996: Pablo Antoñana Chasco


• 1997: Pedro Miguel Echenique Landiribar


• 1998: Ramón Armendáriz


• 1999: Alvaro D'Ors


• 2000: Concepción García Gaínza


• 2001: Miguel Sánchez Ostiz


• 2002: María Bayo


• 2003: Juan José Aquerreta Maestu


• 2004: Fernando Redón


• 2005: Javier Manterola Armisén


• 2006: Javier Tejada Palacios


• 2007: Pedro Iturralde



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa