(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak haren egitura organikoa aldatu du

astelehena, 2008.eko maiatzak 12

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Hezkuntza Departamentuaren egitura ezartzen zuen beste foru dekretu bat aldatzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuaren eginkizunak parte berrantolatzeko, izan ere, haien unitateetako bat sortu berri den Zerbitzu bati atxikitu baitzaio. Zerbitzu honen eskumenak nominen eta aurrekontu kontrolaren arlotakoak dira.


Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia honelaxe egituratzen da orain:


a) Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua.


b) Giza Baliabideen Zerbitzua.


c) Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzua.


d) Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzua


e) Nominen eta Aurrekontu Kontrolaren Zerbitzua


Giza Baliabideen Zerbitzuak, berriz, ondoko atal hauek ditu orain:


a) Langileriaren Araubide Juridikoaren Atala.


b) Langileriaren Kudeaketarako Atala.


d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala.


Ikastetxeen eta Ikasketetarako Dirulaguntzen Zerbitzuak ondoko atal hauek izanen ditu:


a) Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atala.


b) Ikasketetarako Laguntzen Atala.


Eta, azkenik, Nominen eta Aurrekontu Kontrolaren Zerbitzuak ondoko egitura hau izanen du:


a) Ikerketa Ekonomikoen Atala


b) Nomina eta Gizarte Aseguruen Atala




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa