Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak baimena eman dio Departamentuari eskola jantokien kontratuak egiteko zentro publikoetarako
astelehena, 2008.eko maiatzak 12Nafarroako Gobernuak baimena eman du hainbat eskola jantokiaren kontratu batzuk egiteko 2008-2009 ikasturterako zentro publiko ez unibertsitarioetan. Aurrekontua 1.834.458,80 eurokoa izanen da gehienez ere.
Horietatik 691.944,98 euro 2008ko irailetik abendura bitarteko aldiari dagozkio eta indarrean dagoen Departamentuaren aurrekontuaren kargura finantzatuko dira. Gainerakoa (1.142.513,82 euro) 2009ko urtarriletik ekainera bitarteko aldiari dagokio eta finantzaketa heldu den urteko aurrekontuen bidez eginen da.