(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4,6 milioi € eman ditu, adimen nahaste larria duten pertsonentzako "Félix Garrido" egoitza-etxea eraikitzeko Sarrigurenen asteazkena, 2008.eko maiatzak 14

Gisa horretako lehenengo zentroa izanen da Foru Komunitatean, eta bi zerbitzu mota eskainiko ditu: 26 egoitza plaza eta eguneko zentroko 60 plaza


Nafarroako Gobernuak, berriki, adimen nahaste larria duten pertsonentzako "Félix Garrido" egoitza-etxea eraikitzeko baimena eman du. Zentroa Sarrigurenen egonen da, Eguesibarko Udalak Nafarroako Gobernuari eman dion lursail batean. Nabarmentzekoa da gisa horretako lehenengo zentroa izanen dela Foru Komunitatean.


Proiektuaren aurkezpena Sarrigurengo Kirol Hirian egin dute, gaur goizean, eta ekitaldira María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria eta Josetxo Andía García de Olalla Eguesibarko alkatea bildu dira.


Ekitaldian, García Malo kontseilariak eskerrak eman dizkio Eguesibarko Udalari, eta bereziki alkateari, "egoitza-etxea eraikitzeko lursaila emanez agertu duten sentiberatasunarengatik, gizartearekiko apustua egiteagatik, eta baita ezinduak artatzeko "Las Hayas" zentroa eraikitzeko lursaila eman izanagatik ere. Gizartearekiko konpromisoaren eta gainerakoekiko erantzukizunaren adibide dela uste dut, eta zehazki, egoera txarrean dauden pertsonekiko konpromisoaren eta erantzukizunaren adibide. Zalantzarik gabe, jokaera eskuzabala da, pertsona horien ongizatea eta bizi-kalitatea lehenesten dituena. Eguesibarko Udalak gisa horretako jarduerak lehenesten dituela islatzen du, ekonomiaren arloko beste jarduera batzuen gainetik. Udalari eskerrak eman nahi dizkiot, gainera, azkartasunarengatik, prestasunarengatik, eta batez ere, administrazioen arteko koordinazioa eta xede komunen alde lan egitea beharrezkoak direla ulertzeagatik. Eta bereziki, egoera txarrean dauden pertsonei bizi-baldintza hobeak eta duinak eskaini behar zaizkiela ulertzeagatik".


Zentroaren izena "Félix Garrido" izanen da, Nafarroan adimen osasunaren arloan egiten duen lanarengatik esker ona adierazteko. Besteak beste, Garrido Adimen Osasunerako Nafarroako Elkarteko (ANASAPS) presidente izan zen 90eko hamarkadan, sei bat urtez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Imagen del proyecto del centro

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa