(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du, ezohiko bileran, Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren hilketa asteazkena, 2008.eko maiatzak 14

Nafarroako Gobernuak ezohiko eta presako bilera egin du, gaur, Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren hilketa gaitzesteko (Legutiano, Araba). Gobernuak honako erabaki hau hartu du:


"ETAk atentatua egin du, goizaldean, Legutianoko (Araba) Guardia Zibilaren polizia etxean, eta Juan Manuel Piñuel Villalón guardia zibila hil, beste lau polizia kide larriki zauritu, eta kalte material handiak eragin ditu. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak, etorkizuna askatasunean lantzea eta ETAren indarkeria terroristaren aurka zalantzarik gabe egitea erabaki duen Foru Komunitateko herritarren ordezkari gisa, hitzartu du:


1.- Juan Manuel Piñuel Villalónen ahaideei eta Guardia Zibilari doluminik sakon eta zinezkoena adieraztea, zorigaiztoko une honetan.


2.- Atentatuan zauriak jasan dituzten guardia zibilei eta horien ahaide eta lankideei elkartasuna eta sostengua eskaintzea, ekintza kriminalaren aurrean.


3.- Talde terrorista eta gaurko atentatu basatia gaitzestea. Pertsona ororen oinarrizko eskubidea urratu dute, bizitzeko eskubidea, eta demokraziaren arauei jarraiki bakean eta askatasunean bizitzeko erabakia hartu duen gizartea gutxietsi dute.


4.- Berriro ere, nafar gizarteak etorkizuna askatasunean eta demokrazian oinarrituta eraiki nahi duela adieraztea, indarkeria, hilketak, xantaia, bortxa edo estortsioaren bidez helburu edo abantaila bakar bat ere lortu gabe.


5.- Indarkeria terroristaren aurkako jardueretan alderdi politiko demokratiko guztiek bat egin dezaten eskatzea, eta indarrean dauden lege guztiak zorroztasun osoz ezar daitezen ere eskatzea, ETAren terrorismoa behin betiko desagerrarazteko.


6.- Herritarrei gonbit egitea atentatu terrorista dela-eta jendaurrean indarkeria salatzeko, eta baita indarkeria baliatzen, bultzatzen, justifikatzen eta interes politikoak erdiesteko erabiltzen dutenak salatzeko ere.


7.- Guardia Zibilari sostengua eta eskerrak ematea, leialtasunez eta zinez, gainerako Segurtasun Indar eta Kidegoekin eta Botere Judizialarekin batera egiten duen lanarengatik. Horiexek dira Zuzenbide Estatuak terrorismoari irabazteko dituen bitartekoak.


8.- Atentatua gaitzesteko eta atentatuan hil duten guardia zibilaren ahaide eta ingurukoei eta zauritu dituztenei elkartasuna adierazteko egingo diren ekitaldi guztiekin bat egitea. "

Dokumentazioa:
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa