(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioko kontseilariak "Antsoain digitala" jardunaldietan parte hartu du osteguna, 2008.eko maiatzak 15

Antsoaingo Udalak hiri digitalaren kudeaketa eredua izatea lortu du, 2004. urteaz geroztik hainbat egitasmotan 566.000 eurotik gorako inbertsioa eginda.


Halaxe azpimarratu du Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilariak, Udalak antolatutako "Antsoain digitala" ateak zabalik jardunaldietan. Jardunaldi hauen helburua, hain zuzen, udal administrazioan teknologia berriak aplikatzeak dakartzan aurrerabide eta onurak herritar guztiei jakinaraztea da.


Antonio Gila Gila alkatearekin batera, urte hauetan barrena Antsoainen egindako egitasmoak eta berandu baino lehen egitea aurreikusita daudenak azaldu ditu kontseilariak. 2004. urteaz geroztik Udal honek Animsarekin eta Toki Administrazioarekin elkarlanean gauzatutako ekimenetarako 566.589 euroko inbertsioa egin da, eta Nafarroako Gobernuak 476.156 euro jarri ditu horretarako. Kopuru horri 2008. urteko hitzarmeneko kopurua gehitu beharko zaio; une honetan ari dira, hain justu, hitzarmenari buruzko azken erabakiak hartzen. Dirudienez, 200.000 euroko inbertsioa izango da, eta hori ere Toki Administrazioko Departamentuak finantzatuko du.


Departamentuak administrazioa modernizatzearen aldeko apustua egin du azken urteotan, eta horrenbestez, toki administrazioen ekimen guztiak eskuzabal laguntzen ditu diruz. Amelia Salanuevak jakinarazi duen moduan, Antsoain dugu horren lekuko (10.000 biztanle inguru). Horrekin lotuta, azaldu du Antsoainen egin den hiri digitalaren egitasmo pilotua eredua izan dela gisa honetako ekimenak Nafarroako herri ugaritara zabaltzeko, eta, era berean, departamentua joera hori sustatzen ahaleginduko dela ere azpimarratu du.


Azken urteotan, herri ugarik egin dute kudeaketa moderno eta herritarrarentzat errazagoa den kudeaketa baten aldeko apustua, eta herri horietan guztietan, Antsoainen egindako hobekuntzen parekoak txertatu dituzte. Honako hauek dira, hain zuzen, herri horietako batzuk: Aranguren, Uharte, Egues, Atarrabia, Zizur Nagusia, Burlata, Tafalla, Noain, Bera, Zangoza, Murchante eta Martzilla.


Administrazioa modernizatzeko helburu nagusiaren baitan, Antsoainek aurrerapausoa eman du zerbitzuen kanal askoko kudeaketan. Horrela bada, aurrez aurreko arretarako zerbitzua ezarri dute, administrazio elektronikoa garatu dute (ezintasunak dituzten pertsonentzat egokitutako sarbidea duen izapideetarako webgunea) eta 012 Infolokal telefono zenbakiaren erabilera sustatu dute, hurbileko zerbitzu arina baita.


Udalak, era berean, bestelako zerbitzu batzuk ezarri ditu: herritarren egiaztatze txartela, informazio eta kudeaketa kioskoak eta NAN elektronikoaren erabilera, besteak bestek. Bide beretik, barne hobekuntza batzuk ere egin dituzte: Intranet korporatibo bat jarri dute eta datuen babeserako legea landu dute.


Horrekin guztiarekin, Antsoaingo bizilagunek onura handiak izan dituzte administrazio izapideak egitean, eta baita informazioa kontsultatzean, arretaren azkartasunean eta bankuko kobrantza zein helbideratzeak egitean ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa