(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

298.250 euroko gastua onetsi da “Punto de Vista” Zinema Dokumentalaren Nazioarteko V. Jaialdia egiteko

astelehena, 2008.eko maiatzak 19

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura zuzendari nagusiari hainbat urtetarako kontratua egiteko “Punto de Vista” Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren bosgarren ediziorako.


Onetsitako gastua 298.250 eurokoa da eta honelaxe banatuko da: 43.250 euro 2008. urtean eta 231.000 euro 2009. urtean heldu den urteko aurrekontuetan horretarako zehazten den kontu-sailaren kargura, eta beste 24.000 euro gehiago 2009an “Sariak” edo antzeko kontu-sailaren kargura.


“Punto de Vista” Zinema Dokumentalaren Jaialdia Iruñan egiten da otsailaren 13tik 21era. Haren antolakuntzaren konplexutasunagatik eta urte hasieran egiten denez, ezinbestekoa da gastua 2008 eta 2009ko ekitaldietan egitea.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa