Castellano | Euskara | Français | English
Nilsa sozietate publikoak Azpirozko (Larraun) hondakin-uren arazketa hobetuko du, izan ere, hustubidea eta arazketa sistema berria eraikiko baititu. Proiektu hau egiteko, Nafarroako Gobernuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat deklaratu du nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 2.776.217,35 euroko gastua konprometitzeko Lergako inguruetan bide eta hustubide sarea egiteko.
Erakusketa Nafarroako Museoan egon da ikusgai, 2007ko azaroaren 28tik 2008ko maiatzaren 4a bitartean
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura zuzendari nagusiari hainbat urtetarako kontratua egiteko “Punto de Vista” Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren bosgarren ediziorako.
Hezkuntza Departamentuak, Ebazpen bidez, 2008-2011ko doktorego aurreko laguntzen deialdia ebatzi du. Hartara, 54 doktorego tesi egiteko 3.204.180,43 €-ko guztizko laguntza emanen du, 2008tik 2011ra bitarte.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariari, NA-140 Auritz-Otsagabia-Izaba Pirinioetako zeharkako ardatzeko I. Tartea (Auritz-Ezkaroze) berritzeko lanak kontratatzeko. Lanek 1.877.878,21 euroko aurrekontua izanen dute, eta egiteko epea 4 hilabetekoa izanen da.
Nafarroako Gobernuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren eta Aiegiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren testua onartu du, zeharbidea berritzeko lanak egiteko, “Aiegiko zeharbidearen hobekuntza, 1. Fasea” proiektuaren baitan.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko dokumentazio hau deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak onetsi du gaurko bilkuran Urdiain-Altsasuko industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustatzen duena. 937.697 metro karratuekin, Nafarroako Gobernuak Sakanan industria zoruan egin duen esku hartzerik handiena izan da hau.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du, eta hartara, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari baimena eman dio ezintasunarekin zerikusia duten hiru erakunderi (ADISCO, TASUBINSA eta AMIMET) inbertsioak egiteko diru laguntzak emateko. Guztizko zenbatekoa 3.452.800 €-koa izanen da.
Nafarroako Gobernuak gaitzetsi du gaurko bilkuran joan den goizaldean Getxon (Bizkaia) ETA banda terroristak egindako atentatua.