(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 54 laguntza eman ditu, doktorego tesia egiteko astelehena, 2008.eko maiatzak 19

Hezkuntza Departamentuak, Ebazpen bidez, 2008-2011ko doktorego aurreko laguntzen deialdia ebatzi du. Hartara, 54 doktorego tesi egiteko 3.204.180,43 €-ko guztizko laguntza emanen du, 2008tik 2011ra bitarte.


Trebatzen ari diren ikertzaileen Estatutua onetsi zuen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak ezartzen dituen ezaugarriak dituzten laguntzak dira, hain justu. Dekretuak finantzaketarako bi aldi ezarri zituen. Lehenengo aldia bi urtekoa izaten da, eta bertan, ikertzaileek beka moduan jasotzen dute laguntza. Nolanahi ere, besteren konturako langile gisa hartzen dituzte. Bigarrena, berriz, ikertzaile gaitasuna lortu ondoren hasten da, eta doktorego tesia egiteko atxikipen zentroetako kontratazioa finantzatzea izaten dute helburu laguntzek.


Programak ezaguera arlo guztietako doktoreen trebakuntza sustatzea du helburu. Hartara, eman dituzten 54 laguntzak honela banatuta daude: 6 laguntza, nekazaritza, abeltzaintza, eta landare biologiaren arlokoak; 15, molekulen biologia eta genetika, medikuntza, fisiologia eta farmakologiaren arlokoak; 10, kimika eta lur zientzien arlokoak; 5, ingeniaritzaren arlokoak; 10, gizarte zientziaren eta hezkuntzaren arlokoak; eta 8, giza zientzien arlokoak.


Laguntzak nafar ikertzaileei ematen dizkiete, Estatuko eta atzerriko ikastetxe eta unibertsitateetan trebatzeko. Azkeneko deialdiari dagokionez, 43 ikertzaileren atxikipen zentroa Nafarroako unibertsitate bat da; 8 ikertzaileek, berriz, Estatuko unibertsitateren batean eginen dute tesia; eta gainerako hirurek, atzerriko ikastetxeetan.


Doktorego aurreko laguntzen programa Hezkuntza Departamentuaren Trebakuntza eta I+G Planaren baitan dago kokatuta, 1996az geroztik, eta Nafarroako Gobernuaren bitarteko garrantzitsuenetakoa bat da, Teknologia Planarekin eta departamentuetako Plan Sektorialekin batera, Nafarroako Zientzia eta Teknologia Sistemako Giza Baliabideak gaitzeko.


2004ko estatistiketako datuen arabera, doktorego aurreko laguntzen programari, Nafarroako unibertsitateen eta beste erakunde batzuen esku-hartzeei, eta Estatuko I+G+b Planeko ekintzei esker, Nafarroan 0,41 doktorego tesi egiten dira mila biztanleko. Hartara, Nafarroako batez bestekoa Estatukoaren bikoitza da (0,19 doktorego tesi mila biztanleko). Bestalde, Estatuko I+G+b Planean eta Zientziaren eta Teknologiaren Estrategia Nazionalean ezarri dituzten helburuen arabera, 2011ri begira, urtean 10.470 doktore trebatu daitezen nahi dute, eta 2015ari begira, berriz, 12.000 doktore trebatzea. Zentzu horretan, Foru Komunitatea da adierazle horiek lortzeko ekarpen handiena egiten duen erkidegoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa