(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Aiegiko Udalarekin lankidetza hitzarmena egiteko baimena eman du, bertako zeharbidea berritzeko

astelehena, 2008.eko maiatzak 19

Nafarroako Gobernuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren eta Aiegiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren testua onartu du, zeharbidea berritzeko lanak egiteko, “Aiegiko zeharbidearen hobekuntza, 1. Fasea” proiektuaren baitan.


Hitzarmenaren testua bat dator zeharbideetan gisa horretako esku-hartzeak egiteko moduari buruzko araudiarekin, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak finantzatu ditzakeen kontzeptuak eta ehunekoak ezarri ditu.


Proiektuaren lizitaziorako oinarri-aurrekontua 2.253.997 eurokoa da. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 618.513,54 euroko ekarpena eginen du, lanak egiteko, proiektua idazteko eta lanak zuzentzeko.


Gaur onartu duten hitzarmenaren helburua Aiegiko zeharbidea hobetzea da. Zeharbideak 1.004 metroko luzera du, eta honako lan hauek eginen dituzte bertan (batik bat): galtzada zolaberritzea, euri urak biltzea, eta seinaleak ezartzea (horizontalak eta bertikalak). Lanak gauzatzeko epea 6 hilabetekoa izanen da.


Aiegiko Udalak lanak eta zuzendaritza teknikoa kontratatuko ditu, eta Zainketa Zerbitzuak ikuskatze lanak eginen ditu. Lanak 2008an egin eta finantzatuko dituzte. Amaitu ondoren, zeharbidearen titulartasuna Aiegiko Udalarena izanen da.

Dokumentazioa:
Informazio osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa