(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman du Auritz eta Ezkaroze arteko errepidea berritzeko, 1,8 milioi euroko inbertsioarekin

astelehena, 2008.eko maiatzak 19

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariari, NA-140 Auritz-Otsagabia-Izaba Pirinioetako zeharkako ardatzeko I. Tartea (Auritz-Ezkaroze) berritzeko lanak kontratatzeko. Lanek 1.877.878,21 euroko aurrekontua izanen dute, eta egiteko epea 4 hilabetekoa izanen da.


NA-140 errepideko Auritz-Ezkaroze tartea berritzeko lanak Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean (2002-2009) eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planean aurreikusita daude, Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren (SPRIN) arteko hitzarmenari jarraiki. Lanak osatzeko beste bi esku-hartze eginen dituzte, baina kostu txikiagoa izanen dutenez, Gobernuak ez du horien gaineko Erabakirik hartu beharko.


Auritz-Ezkaroze tarteak 32,10 kilometroko luzera du, eta bertan eginen dituzten lanak honako hauek dira: zoladura eta harri-lubetak berritzea, trazaduraren zati bat hobetzea (PK 2tik 4ra bitarte), eta bi elkargune berritzea (NA-140 eta N-135 errepideen artekoa eta NA-140 errepidetik Hiriberri Aezkoara sartzeko elkargunea). Era berean, zeharkako drainatze sistema berrikusiko dute, eta dagozkion fabrika lanak lehengoratu edo handituko dituzte. Beste lan osagarri batzuk ere eginen dituzte, hala nola zehar neurria txikitzen duten zuhaitzak botatzea edo kimatzea (bide segurtasunean eragin zuzena baitute).


Dokumentazioa:
Auritz eta Ezkaroze arteko errepidearen berritze lanen mapa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa