(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmen bat onetsi du Osasun Ministeriorekin erditze normala sustatzeko

astelehena, 2008.eko maiatzak 19


Nafarroako Gobernuak baimena eman du gaurko bilkuran hitzarmen bat sinatzeko Osasuna eta Kontsumoaren Ministerioarekin erditze normalerako laguntza naturala ez medikalizatua ezartzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetako Obstetrizia eta Ginekologia zerbitzuetan, bai eta prozesu guztiaren humanizatzeko eta bularra ematea sustatzeko ere, genero ikuspegi batetik, beti ere Osasun Sistema Nazionaleko Erditze Normalerako Laguntzaren Estrategiarekin bat eginda.


Proiektu hau martxan jartzeko 77.778 euroko aurrekontua dago aurten eta horietatik 54.444 euro Osasuna eta Kontsumoaren Ministerioak jarriko ditu eta 23.333 euro Osasun Departamentuak, obstetrizia eta ginekologia zerbitzuak dituzten hiru ospitaleen aurrekontuen bidez (Iruñeko Bideko Amabirjina Ospitalea, Tuterako Reina Sofia Ospitalea eta Lizarrako Gartzia Orkoien Ospitalea).




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa