(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,77 milioi euro inbertituko du Lergan nekazaritzako azpiegiturak eraikitzeko

astelehena, 2008.eko maiatzak 19

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 2.776.217,35 euroko gastua konprometitzeko Lergako inguruetan bide eta hustubide sarea egiteko.


Lehen berrantolamenduko proiektu hau egiteko inbertsioa honelaxe banatuko da: 800.000 euro 2008. urtean, 1.300.000 euro 2009. urtean eta 676.217,35 euro 2010ean. Proiektuak lehorreko laborantzako 1.980 hektarea hartzen ditu, 173 jaberenak direnak eta lur eremu hori 798 finketan banatuta gelditu da.


Obraren helburua da zerbitzu ematea lurzati berrentokamendu prozesuaren ondoren sortutako finka berriei. Bideak eta hustubideak eginda lurzati berrietarako sarbide zuzena bermatzen da eta euri-uren bideratze egokia.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa