(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ourense, Granada eta Madrilgo ikasleek Nafarroa bisitatu dute, "Eskola Bidaiariak" programari esker osteguna, 2008.eko maiatzak 22

Ourensetik (CPEIP Irmans Villar), Granadatik (Hijar-ko CPEIP José Hierro) eta Madrildik (Parla-ko CPEIP Pilar Izquierdo) etorritako ikasleak Foru Komunitatean barna ibiliko dira aste betez, Hezkuntza Departamentuak Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean antolatzen duen "Eskola Bidaiariak" programari esker.


Ikasleak

Ikasleak. ( irudia handitu )

Bisita horrekin itxi da programa horren udaberriko tanda; oraingo honetan, Galizia, Madril, Balentzia, Andaluzia, Kanariak, Katalunia, Gaztela eta Leon, Gaztela, Extremadura eta Asturiaseko ikasleak etorri dira bisitan Nafarroara.


Programa horrek, urtero, beste Autonomia Erkidegoetako 450 ikasle eta 30 irakasleren bisita antolatzen du, hamar tandatan banatuta: sei udaberrian eta lau udazkenean. Udaberriko azken tanda honetan hamabost lagunez osaturiko hiru talde daude, eta asteartean etorri ziren, hilaren 20an.


Jakina denez, "Eskola Bidaiariak" programa, Hezkuntza Ministerioak 1985ean sorturiko lurralde arteko lankidetza programa da; hamar eta hamaika urte arteko ikasleentzat (Lehen mailako 5. eta 6. maila) hezkuntza-baliabide ezin hobea da, eta ikaslearen heziketa osatzea du helburu, Espainiako pluraltasun linguistiko eta kulturalaren errespetua sustatuz. Lan-metodologia aktiboa du, eta lankidetzarako, taldean lan egiteko eta autonomia pertsonalerako azturak eragiten ditu, bai eta natur inguruneetako eta norberarenak ez diren kultur nahiz gizarte esparruaren ezagutza hobea ere. Gainera, etengabe ikasten jarduteko jarrera pizten du ikasleengan, hala ikasgela barruan, nola ikasgelatik kanpo.


Programa 24 urtez egon da martxan, eta denbora horretan guztian, alde zehatz batzuk (parte hartu duten ikasleen adina, ibilbidearen zatiak eta bestelako xehetasun txiki batzuk) aldatu egin dira, programaren espiritu eta esentzia bere horretan mantentzen diren arren. Eskola bidaiariak, azken finean, eskolak dira, nahiz eta ezaugarri berezi batzuk izan.


Programa horretan parte hartzea aukera ezin hobea da hiru Autonomia Erkidegoko ikasleek maila ezberdinetako esperientziak elkarrekin konpartitu ditzaten, bai eskola-eremuko esperientziak, bai helburu gisa landu eta garatzen diren jarrera nahiz balioen prestakuntzari buruzkoak ere. Programaren garapena, eskola-umeak elkarrekin erlazionatu daitezen pentsatuta dago; eta atsegina da konprobatzea, nola egun gutxi batzetako elkarbizitzaren bidez, gazteengan beste errealitate eta ingurune desberdinak ezagutzeko nahia pizten den. Gainera, adiskidetasun sendo eta aberasgarriak ere sortzen dira.


Programa honetan parte hartu duen ikasleek, irakasleen laguntzarekin, Hezkuntza Departamentuak aurretiaz bidali dizkien Nafarroako historia eta geografiari buruzko jarduerak landu dituzte.


Taldeak beti heltzen dira asteartez, eta Nafarroako Eskola Bidaiariaren koordinatzailea Ismael Hernández Usoz jaunak eta Agurtzane Barbarin irakasle laguntzailean egiten die ongi etorria; horrez gain, ikasleen aldamenean egoten dira, gau eta egun, hurrengo astelehenean berriro beraien herrietara itzuli artean. Garesko "Centro Puente" egoísta izaten da beraien erreferentzia puntua; izan ere, ostatua hartzeaz gain, bertan gosaldu eta afaltzen dute. Egoitzan bertan eskura ditzakete bisita bakoitza prestatzeko aurretiaz egiten dituzten jarduerak garatzeko beharrezkoak dituzten ikasgela eta materialak. Aipatu beharra dago ikasleak dira benetako protagonistak; izan ere, taldeko prestatu ostean, beraiek ematen dituzte azalpen guztiak bisitetan.


Aurreikusitako ibilbideak ia Nafarroa guztian zehar egiten dira: Ultzama eta Baztango bailarak, Pirinioak, Lizarra, Gares, El Perdon mendilerroa, Oliteko gaztelua, Errege Bardea, Tutera eta Iruña.


Nafarroako ikastetxe desberdinetako ikasleek (Santakara, Milagro, Cintruenigo, Caparroso, Fitero, Tutera, Valtierra, Ituren eta Areso) ibilbide desberdinak egingo dituzte udaberrian zehar, honako lekuetatik: Toledo, Asturias, Balear Irlak, Valentzia, Galizia, Murtzia, Kanaria Handia eta Mendebaldeko Andaluzia.


Ikastetxeek parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa da aurretiaz beraien proiektua onartzea. Landa-eremuetan, aldirietan edota industrialde inguruetan dauden ikastetxeak saritzen dira gehienbat, baita etorkin, gutxiengo etniko nahiz kulturalak dituzten eskolak ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa