(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pertsona Gorren Elkartearendako dirulaguntza onetsi da zeinu-mintzairaren interpreteak kontratatzeko

astelehena, 2008.eko maiatzak 26

2007an Elkarteak 1.172 zuzeneko zerbitzu egin zuen zeinu-mintzairaren interpreteekin, eta 27.556 lagunek onura atera zuten


Gobernuak 50.000 euroko dirulaguntza onetsi du gaurko bilkuran Nafarroako Pertsona Gorren Elkartearentzat (ASORNA), zeinu-mintzairaren interpreteen programa 2008an zehar aurrera eramateko. Erabaki hau gauzatzeko hitzarmen bat sinatuko dute Nafarroako Mendekotasun Agentziak eta Elkarte onuradunak. Azken honek osoko laguntza eskaintzen die Foru Komunitateko pertsona gorrei.


1963tik ASORNAk zeinu-mintzairaren interpreteen zerbitzua mantentzen du eta ekitaldi publikoetan entzule gisa parte hartzeko edo gestio pribatuak egiteko jasotzen diren eskariei erantzuna ematen die. Modu horretan gorrak berdintasun baldintzetan parte hartzen ahal du gizarte ekitaldietan. Beren zerbitzua emateko, interprete hauek erabiltzailearekin batera joaten dira ekitaldietara edo gestioak egitera eta zerbitzu barrenean telefono deiak ere sartzen dira.


2007an 1.172 zuzeneko zerbitzu egin ziren zeinu-mintzairaren interpreteekin, eta guztira entzumen urritasuna duten 27.556 onuradun izan ziren, %100 gehiago aurreko urtearekin alderatuta.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa