(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Unibertsitatekoak ez diren irakasleen borondatezko erretiro prima gaurkotu da

astelehena, 2008.eko maiatzak 26

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran garaia baino lehenago erretiratzeko eskaera egiten duten unibertsitatetik kanpoko irakasleen borondatezko erretiroaren sari osagarriaren zenbatekoa gaurkotzeko. Finkatutako igoera %2koa da, alegia, Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legeak funtzionarioen soldatan 2008. urterako definitu duen igoera bezalakoa.


Unibertsitatetik kanpoko langile irakasleendako sari osagarri hau martxoaren 23ko 6/2007 Foru Legearen bidez finkatu zen funtzionarioaren adina, zerbitzu urteak eta kidegoa kontutan edukita. Lege hark ere saria jasotzeko baldintzak ezarri zituen: “Funtzionarioek beren funtzionario izaerari uko egiten badiote edo erretiroa borondatez hartzen badute 60 urtetik gora dutela eta zerbitzuan 28 urte eginda (…) Foru Komunitateko administrazioak borondatezko erretiro-sari bat emanen die; ezarritako ohiz kanpoko eskersariaren osagarri izanen dena”.


Legeak beste baldintza batzuk ezartzen zituen: funtzionarioari eskatuko zaio aldez aurretiko erretiroa eskatzen duen urteko abuztuaren 31ren aurreko sei urteetan Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko ikastetxeetako plantilletako lanpostuetan jardunean egon izana jarraian, edota, eskatutako zerbitzualdi horren barrenean, zerbitzu berezietan egon izana, organikoki edo eginkizunei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza administrazioaren menpe dagoen lanpostu batean, edo eszedentzia berezian ere.


Azkenik, legean zehazten zenez, Nafarroako Gobernuak borondatezko erretiro-sariaren zenbatekoa urtero igoko du Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen lansariak igotzen diren neurri berean.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa