(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 170.000 € eman ditu, Gizarteratzeko Etxebizitzen Programaren funtzionamendu gastuak ordaintzeko diru laguntzetarako asteazkena, 2008.eko maiatzak 28

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 170.000 € eman ditu irabazi asmorik gabeko erakundeentzako diru laguntzetarako, Gizarteratzeko Etxebizitzen Programaren funtzionamendu gastuak ordain ditzaten. Horixe bera dago jasota, hain zuzen, María Isabel García Malo kontseilariaren Foru Aginduan (Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 65. alea, maiatzaren 26koa).


Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legean xedatuta dagoenez, herri botereek gizarte zerbitzuen arloan egiten dituzten jardueren oinarrizko helburuak honako hauek dira, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea, gizartearen politikaren, ekonomiaren, lanaren, kulturaren eta hezkuntzaren arloan; pertsonen, familien eta taldeen autonomia sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta aurre egitea; eta gizarteak behar sozialen konponketan parte hartu dezan bultzatzea (premia handieneko taldeak ordezkatzen dituzten erakundeen beharrei dagokienez).


Deialdiaren xedea dela-eta, interesa duten erakunde guztiek berdintasunez parte hartu dezakete bertan, eta era berean, bermatuta dago diru laguntzak irizpide objektiboei jarraituz emanen direla. Diru laguntzak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezartzen dituen jarraibideekin bat lehenesten dira, 1999ko otsailean Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen Gizarte Bazterketaren Aurkako Planaren arabera.


Diru laguntzak langileen gastuetarako eta funtzionamenduko gastuetarako dira, aipatutako erakundeek Gizarteratzeko Etxebizitzen Programa garatu ahal izateko.


Deialdian parte hartu nahi duten erakundeek, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan (González Tablas kalea, zenbakirik gabea) eta www.cfnavarra.es/Bienestarsocial webgunean eskuratu daitekeen eskabidea aurkeztu beharko dute, aipaturiko Zuzendaritza Nagusiko erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, edo Legean aurreikusita dagoen beste edozein erregistroren bidez, 2008ko ekitaldiaren baitan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa