Castellano | Euskara | Français | English
Caballero presidenteordeak eta Sanzberro kontseilariak detaile guztiak aurkeztu dituzte prentsa aurrean
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak "Nafarroako Erromanikoaren Entziklopedia" aurkeztu du, gaur arratsaldean, Nafarroako Museoan. Lan editorial horrek hiru tomo ditu, eta 205 monografia, 1.665 orrialde, 1.426 argazki eta 400 plano barne hartzen ditu.
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 170.000 € eman ditu irabazi asmorik gabeko erakundeentzako diru laguntzetarako, Gizarteratzeko Etxebizitzen Programaren funtzionamendu gastuak ordain ditzaten. Horixe bera dago jasota, hain zuzen, María Isabel García Malo kontseilariaren Foru Aginduan (Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 65. alea, maiatzaren 26koa).
Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek, toki erakundeek eta lurralde eragileek osatzen duten Jarraipen Batzordeari aurkeztu diote, gaur goizean, 2007ko Esku-hartzeen Txostena
Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledun Alberto Catalán Higueras jaunak XX Día del Navarro Ausente dela-eta datorren larunbatean (maiatzak 31) Fiteron ospatuko diren ekitaldien programa aurkeztu du, gaur goizean. Hori dela eta, berak ordezkatzen duen Departamentuak 45.000 euroko laguntza emango duela adierazi du (iaz baino 6.000 euro gehiago); horren arabera "argi dago Nafarroako Gobernuak Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalak egindako lan eta jarduerei laguntza ematen diela."