(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoaren lehenengo urtean 55 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du Gobernuak asteazkena, 2008.eko maiatzak 28

Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek, toki erakundeek eta lurralde eragileek osatzen duten Jarraipen Batzordeari aurkeztu diote, gaur goizean, 2007ko Esku-hartzeen Txostena


Nafarroako Gobernuak 55.752.877,35 euroko inbertsioa egin zuen, iaz, Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoaren esparruan kokatuta dauden azterlanak eta esku-hartzeak egiteko. Planak Nafarroako Pirinioak gizartearen eta ekonomiaren ikuspuntutik dinamizatzea eta bertako biztanleen beharrizanei eta eskaerei aurre egitea ditu helburu, eta horretarako, berariazko berrogeita hamar esku-hartze eta hamar proiektu gauzatuko dituzte, besteak beste, 2007tik 2009ra bitarte.


Planaren lehenengo fasean azterlanak egin eta 14 neurri abian jarri dituzte, eta 55 milioi eurotik gorako inbertsioa egin dute. Planaren aurrekontu osoa (2009ra artekoa) 211 milioi eurotik gorakoa da, eta beraz, 2007an aurrekontuaren %26 gastatu dute.


Abian jarri dituzten neurriei dagokienez, errepide bidezko komunikazioen hobekuntza nabarmendu dezakegu. Horretarako, Pirinioetako Autobidea garatu dute, Isuko mendatea hobetu dute, eta aurrera begira, Erro, Mezkiritz eta Ibañetako tunelak eraikiko dituzte. Bestetik, tokiko azpiegiturei eta industria erabilera dutenei emandako bultzada ere nabarmendu dezakegu.


Gaur egun, 800.000 metro koadro industria lurzoru ari dira garatzen Nafarroako Pirinioetan, eta 2007an eta 2008an industrialdeak eginen dituzte, Agoitzen eta Irunberrin, besteak beste "Gamesa Corporación Tecnológica" eta "Acciona Windpower" enpresak ezartzeko. Hartara, 700 lanpostu berri sortu ahal izanen dira, epe ertainean.


Era berean, Burgiko industrialdea ere jarri dute abaian; hots, Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoan aurreikusita dagoen proiektuetako bat. Beste batzuk ere gauzatu dituzte, hala nola Larra-Belaguako Iraupen Eskiko Zentroa, joan den urtarrilean inauguratu zutena, edo Hirigintza Aholkularitzarako Eskualdeko Bulegoa (Agoitz), berriki zabaldu dutena eta Aribe eta Nabaskozen egoitza operatiboak dituena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa