(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilariak, "XX Dia del Navarro Ausente" dela eta datorren larunbatean Fiteron ospatuko diren ekitaldien programa aurkeztu du asteazkena, 2008.eko maiatzak 28

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledun Alberto Catalán Higueras jaunak XX Día del Navarro Ausente dela-eta datorren larunbatean (maiatzak 31) Fiteron ospatuko diren ekitaldien programa aurkeztu du, gaur goizean. Hori dela eta, berak ordezkatzen duen Departamentuak 45.000 euroko laguntza emango duela adierazi du (iaz baino 6.000 euro gehiago); horren arabera "argi dago Nafarroako Gobernuak Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalak egindako lan eta jarduerei laguntza ematen diela."


Fiteroko Monasterioa

Fiteroko Monasterioa.


Ekitaldi informatibo horretan, kontseilariarekin batera izan dira Fiteroko alkate Francisco Javier Yanguas jauna, eta Federación Nacional de Hogares Navarros elkarteko idazkari Vicente Goñí Navarro jauna eta, bertan, datorren maiatzaren 31n Fiteron izango diren ekitaldiak azaldu dira. Hona hemen egun horretarako aurreikusi diren ekitaldiak:



Bestalde, zehaztu beharra dago datorren maiatzaren 31n bisita gidatuak izango direla Fiteroko monasteriora, 12etatik 14etara, eta 17,30etik 19,30era. Gehitu beharra dago, baita ere, 10etatik 14etara eta 17,30etik 21etara zonaldeko artisautza-pieza etnografikoei buruzko erakusketa zabalik izango dela, Abade Liburutegian; erakusketa hori pasa den maiatzaren 23an inauguratu zen. Bertan, bi elementu talde daude ikusgai: lanabesak eta karrozak, eta Jesús Sanz eta Carmelo Fernández dira egileak, hurrenez hurren. Egun horretarako antolaturiko programarekin bukatzeko, beste bi ekitaldi antolatu dira maiatzaren 30erako: "Signos e imágenes históricas en la identidad de Navarra" izeneko konferentzia, 20etan, Ricardo Fernández Gracia-ren eskutik, eta Cintruénigoko hiriari egindako omenaldia.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa