(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udako baso-suteen aurkako kanpaina heldu den astelehenean hasiko da

asteazkena, 2008.eko maiatzak 28

Caballero presidenteordeak eta Sanzberro kontseilariak detaile guztiak aurkeztu dituzte prentsa aurrean


Heldu den astelehenean, ekainak 2, hasiera emanen zaio 2008ko udako baso-suteen prebentzio eta itzaltze kanpainari, irailaren 30ean amaituko dena. Hala ere, klimatologiak horrela gomendatzen badu, egun batzuk luzatuko da. Iaz erabilitako ia baliabide berberekin diseinatu da kanpaina, baina edizio honetan zerbitzuak eta txandak berrantolatu dira hobeki erantzuteko suteen arriskurik handiena duten orduetan, alegia, arratsaldeetan.


Horrela, Talde Mugikorra berreskuratu izan da, hamar lagunek osatua eta Peraltan kokatua egongo dena, eta autobonba bat eta langileria garraiotzeko ibilgailua izanen ditu talde honek. Zerbitzu hau suteak gertatzeko arriskurik handieneko egunetan interes bereziko eskualdeetara mugituko da (alderdi babestuak, natur parkeak, eta abar), eta beharrezkoa izanez gero zenbait esku hartze indartuko dira. Horrez gain, Lurreko Talde bat martxan jarriko da, Iruñeko Miluzeko parkean kokatuta, gainerako baseei sostengua emanen diena.


Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta presidenteordeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Javier Caballero Martínez eta Begoña Sanzberro Iturriria, prebentzio eta itzaltze dispositiboak aurkeztu dituzte gaur presntsaurrean. Aipatu dispositiboak antolatuak izan dira Nafarroan gertatzen den edozein suteri gehienez 30 minututan erantzuteko airez nahiz lurrez, alerta jasotzen denetik kontatzen hasita.


Nafarroako Larrialdietarako Agentziak 585 suhiltzaile izanen ditu, langile finko eta kontratatuen artean. Azken hauek 168 izanen dira (76 peoi laguntzaile, 45 gidari laguntzaile, 31 begirale eta 16 langile helikopteroz garraiatutako brigadarako), 11 parke eta 14 behatokitan banatuta, eta horrez gainera 200 suhiltzaile boluntario izanen dira, eta guztira 122 ibilgailu.


Baliabideak indartu dira erdialdean eta hegoaldean


Kontratutako lengileriak indartuko ditu bereziki Nafarroako Erdialdeko eta Hegoaldeko parke eta behatokiak –Miluzeko basea, Tafalla, Lizarra, Zangoza, Tutera, Peralta eta Monte Planoko aerodromoa-, eta lanean gutxika-gutxika hasiko da, %50a ekainaren 9an, eta gainerakoa ekainaren 26an. Helburua da uztailaren lehenean langile hauek prest izatea.


Gainerako baliabideak ere mailaka jarriko dira martxan. Ekainaren 15ean, Gobernuak hirugarren helikoptero bat izanen du eta prozesua uztailaren lehenean ere bukatuko da, Ministerioak lagatako lurrean kargatzeko hegazkina, Tafallako Monteplanoko aerodromoa base izanen duena, operatibo jartzen denean. Bestalde, helikopteroz garraiatutako brigada, Miluzeko parkea base izanen duena, langile kontratatuen bidez osatuko da, eta aurten Nafarroako Larrialdietarako Agentziako (NLA) zortzi suhiltzaile-kaboren agindupean egonogo da (horietako bi erreserban daude). Lan horretarako prestakuntza berariazkoa jaso izan dute. Modu horretan, baliabideen koordinazioa eta eraginkortasuna hobetu nahi da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Prentsaurrea ikusi
Prentsaurrea entzun

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa