(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak "Nafarroako Erromanikoaren Entziklopedia" aurkeztu du asteazkena, 2008.eko maiatzak 28

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak "Nafarroako Erromanikoaren Entziklopedia" aurkeztu du, gaur arratsaldean, Nafarroako Museoan. Lan editorial horrek hiru tomo ditu, eta 205 monografia, 1.665 orrialde, 1.426 argazki eta 400 plano barne hartzen ditu.


Proiektu honetan, Artearen hamabi historialarik hartu dute parte; Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Artearen Historia ikasgaiaren titular Javier Martínez de Aguirre izan da koordinatzailea. Berarekin batera, bederatzi arkitekto ere aritu dira lanean, Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Arkitektoniko Ataleko teknikari Leopoldo Gil Cornet jaunaren ikuskapenarekin. Bilduma osatzeko, Caja Dueroren lankidetza izan da. Beraien laguntza eskaini dute, baita ere: Iruña-Tuterako Artzapezpikuak: berarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen, eraikinen planoak aztertu eta altxatzeko; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa: berari esker kontratatu ziren lau historialari eta bederatzi arkitekto; eta Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundazioa, beraien fondoen kontsulta ahalbideratu dutelako.


Entziklopediaren aurkezpen-ekitaldian, kontseilariaz gain, honakoak egon dira: José María Pérez González "Peridis", Santa María la Real Fundazioko presidentea eta Espainiako Erromanikoaren Entziklopediako zuzendarikidea: Iberiar Penintsulako Erromanikoaren hastapen, gaur egungo egoera eta azken proiektuaz hitz egin du; Javier Martínez de Aguirre, lanaren koordinatzaile zientifikoa: Nafarroako Erromanikoaz jardun du; Francisco Javier García Cros, Caja Duero-ren zonaldeko burua; Mª Eugenia Taberna, Nafarroako Enplegu Publikoaren Zerbitzuko ordezkaria, eta Luis Oroz Arriaza, Iruña eta Tuterako elizbarrutiko bikario nagusia.


"Enciclopedia del Románico en España" izeneko proiektuaren baitakoa da honako lan hau; Aguilar de Campoo-ko Santa Maria del Real Fundazioak sustaturiko ikerketa proiektu editoriala da. José María Pérez González eta Miguel ángel García Guinea izan dira zuzendariak, eta Caja Duero-ren babesa jaso du.


Orain arte, 27 ale argitaratu dira: Gaztela eta Leon, Asturias, Kantabria eta Nafarroa. Horiei guztiei, Madril eta Errioxa gehituko zaizkie uda honetan. Bartzelonan, Zaragozan, Pontevedran eta Guadalajaran ere lanak burutzen ari dira. Aurreikuspenen arabera 5 urteren buruan bukatuta egongo da Espainia eta Portugaleko erromanikoari buruzko azterlana. 70 ale guztira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa