(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Interes Kulturaleko Ondasunak izendatzeko kanpaina berria zilargintzako piezetan oinarrituko da osteguna, 2008.eko maiatzak 29

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, Interes Kulturaleko Ondasunak (IKO) izendatzeko kanpaina berri jarri du abian eta, oraingo honetan, Foru Komunitateko zilargintzako pieza bitxietan oinarritu da.


Erlikia-ontzia

Erlikia-ontzia ( irudia handitu )

Hori horrela, dagoeneko izendapen hori duten ondareei (Aralarreko San Migel aldareko aurrealdea, "Carlomagnoren Xakea" izenez ezagutzen den erlikia ontzia eta Orreagako Ama Birjina, Zangontzako Andre Mariaren Prozesio-zaintza, Fiteroko Santa Maria Parrokiko Altxortegian dauden pieza batzuk, eta Iruñako Nafarroa Museoan eta Corellako Arrese Museoan dauden beste batzuk) Nafarroako urregintzako pieza desberdinak gehituko zaizkie; dagoeneko 25 piezaren izendapenei hasiera eman zaie.


Interes Kulturaleko Ondasun hauen aitorpena egiteko, 1996an arloko espezialista batzuek egindako zerrenda batzuk hartu dira oinarri gisa; zerrenda hori, Nafarroako Eliza Katolikoaren inbentarioan barne hartuta dago. Era berean, Espainiako Ondare Historikoko Ondasun Higikorren Inbentario Orokorrean ere sartuta daude. Nafarroako zilargintzan bikaintzat kontsideratuta dauden pieza horiei IKO izendapena ematea erabaki da, dagokien legezko tratamendua izan dezaten. Azken urteetan, Nafarroako Gobernuaren ondasun Higikorren eta Ondarearen Erregistroaren Atalak Foru Komunitateko erretaula eta organo garrantzitsuenak zaintzea izan du helburu batik bat; orain, ordea, babes mailarik eta handiena eskaini nahi zaie Arte Dekoratzaileei.


Zilargintzaren alorrean, ehun bat piezatik gora aipatu behar dira, balio artistiko nahiz erlijiotsua ez ezik, kultur balio garrantzitsua ere badutenak. Horren adibide ditugu Orreagako Kolegiatako edota Iruñako Katedraleko ebanjelioak: zilarrez forratutako beraien azalaren gainean karguak zin egin zituzten abade, dean edota Nafarroako Errege ugarik; ospakizun eta erromerietan parrokia bakoitza desberdintzeko erabiltzen ziren gurutzea; Tulebraseko Karitatearen monasteriokoak bezalako lanpara botiboak, eliza barruko argiaz hitz egiten dutenak; jainkoaren gurtzaren handitasuna adierazten duten kaliz, kopa, eukaristiako kutxatila, nabeta, intsentsu-ontzi, pixide eta aldare aurreak; edota Iruñako katedralean dauden bezalako prozesioetarako tenplutxoak , Eukaristiaren gurtza eta lehenagoko Korpus jaien ospakizuna adierazten dutenak. Horien guztien bidez, gainera, adierazpide artistiko berriak sartu ziren Nafarroan: hasiera batean Gotikoa, Errenazimendua ondoren, eta Barrokoa gerago.


Iruñako Katedraleko Hilobi Santua eta Lignum Crucis bezalako pieza batzuk, Errioxa, Aragoi edota Gaztelako tailerretan egin ziren. Hala ere, badira bertako tailerretan egindako pieza ugari, esaterako, Zangotzan, Iruñan edota Lizarran. Azken horiek, gainera, ondotxo ezagutzen dira, arlo horretan burutu diren azterlan espezializatuei esker.


Nafarroako zilargintzako piezak Interes kulturaleko Ondasun izendatzeko kanpaina honen bidez, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean ezarritakoa betetzen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa