(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari baimena ematen zaio, irakasle bakoitzari merezimenduen ondorioz dagozkion lansari osagarriak esleitzeko

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari baimena luzatzen zaio irakasleen banakako merezimenduen lansari osagarriak ordaintzen segitzeko.


Aipatu neurria Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren aurreikuspenetan oinarritzen da, izan ere, lege horrek xedatzen duenez, autonomia erkidegoetako gobernuek unibertsitateetako irakasleen artean lansari osagarriak esleitzen ahalko dituzte, norberak irakaskuntzan, ikerketetan eta kudeaketan izaniko merezimenduen arabera.


Legeak ere honelaxe dio: autonomia erkidegoek horretarako ezartzen dituzten mugen barruan, Gizarte Kontseiluak, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak proposaturik, erabakitzen ahalko dute lansari osagarri horiek irakasle bakoitzari esleitzea. Legeak gaineratzen duenez, osagarriak “esleituko direla Kalitatearen Ebaluazioko eta Kreditazioko Agentzia Nazionalak edo kasuan kasuko autonomia erkidegoko Legeak kanpoko ebaluaziorako zehazten duen organoak merezimenduak baloratu ondoren”.


Lansari osagarri hauek foru dekretu baten bidez aurki arautuko badira ere, Gobernuak baimena eman dio Gizarte Kontseiluari ordaintzen segitzeko, 2007an erabili diren irizpide berei jarraituz. Tarte bakoitzaren zenbatekoa 1.867,39 eurokoa da ordainsari-kontzeptu guztientzat.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa