(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Iruñeko Udalari 1,6 milioi €-ko diru laguntza emateko baimena eman du, gizarte enplegu babestuaren proiekturako

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Bestalde, toki erakundeei eta giza ekimeneko erakundeei 4 milioi € eman dizkie aurten


Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari kudeatzaileari baimena eman dio Iruñeko Udalari 1.669.801 €-ko diru laguntza emateko, gizarte enplegu babestuaren proiekturako. Guztira 110 plaza dira, hain justu.


Bestalde, Gobernuak 4 milioi € eman ditu, aurten, tokiko 38 erakundek eta gizarte ekimeneko 2 erakundek aurkeztu dituzten 40 proiektuetarako. Hortaz, laguntzen guztizko zenbatekoa 5,6 milioi €-koa da. Aurten, 383 plaza izanen dira, guztira, eta 681 laguni lana ematea aurreikusten dute. 392 emakumeak izanen dira (%57,57) eta 289 gizonak (%42,43). Kontratuen guztizko iraupena 4.242 hilabetekoa izanen da. Atxikitako taulan laguntzak jaso dituzten erakundeak daude.


2007ari dagokionez, Nafarroako Gobernuak 4.667.075 € eman zituen, tokiko 39 erakundek eta gizarte ekimeneko 2 erakundek aurkeztu zituzten 41 proiektuetarako. Iaz 340 plaza izan ziren, guztira, eta 605 laguni eman zieten lana (348 emakumeak eta 257 gizonak). Kontratuen guztizko iraupena 3.737 hilabetekoa izan zen.


Datu horietatik guztietatik ondorioztatu daitekeenez, gizarte enplegu babestuaren programarako aurrekontua %20,12 handitu da, eta hartara, diru laguntza plaza gehiagotarako eman ahal izan da eta kontratuen iraupena luzatu ahal izan da. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da gizarte enplegu babestua gizarteratzeko neurri aktibo eraginkorrenetako bat dela. Gainera, Europar Batasunak enpleguaren bidezko gizarteratze aktiboa gomendatzen du, batik bat, bertako herrialdeetan gizarte bazterketaren aurka borrokatzeko politiken baitan. Programaren erabiltzaile askorentzat, laguntza ekonomikoak (oinarrizko errenta, esaterako) jasotzearen ordezko aukera da (gizarteratzeko modu pasiboen ordezko aukera). Programak, gainera, pertsonak lanean aritzea ahalbidetzen du, eta hortaz, ondorio onuragarri asko ditu. Besteak beste: pertsonen autoestimua eta parte-hartze maila handitzen dira, ordaindutakoaren araberako pentsioak jasotzeko eskubidea lortzen dute, familia ingurunean ere ondorio onuragarriak ditu, eta administrazioarekiko mendekotasuna saihesten du.


Dokumentazioa:
Albiste osoa
Entitate onuradunak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa