Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lezaunen herrilur desafektazioa onetsi da untxi-abeltegia handitzeko xedez
astelehena, 2008.eko ekainak 2Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Lezaungo Udalari 101 metro karratuko herrilurra desafektatu dezan. Zehatz-mehartz, 3. poligonoko 202 lurzatiaren bi zati dira, “Sardanariz” parajean kokatuta. Lurrak 42 m2 eta 59 m2koak dira, hurrenez hurren, eta 20 urteko epe luzagarriaz lagatzen dira, urteroko kanon bat kobratuta, bertan dagoen untxi-abeltegiaren funtzionamendu zuzena ahalbideratzeko.
Lezaungo Udalak espediene honen helburua diren lurren mugatzea egin beharko du eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dokumentazioa aurkeztu beharko du lurzatiari ematen zaion erabilerak desafektazioa justifikatzen duela frogatzeko.