(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hitzarmen bat onetsi da Estatistikaren Institutu Nazionalarekin familiei buruzko inkesta egiteko

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du gaur Nafarroako Estatistika Institutuak eta Estatistikaren Institutu Nazionalak sinatzeko, “2008ko Gizarte Inkesta. Familiak eta Ingurumena” izeneko inkesta egiteko xedez. Ekimen hau 2005-2008 aldirako Plan Estatistiko Naziolanaren barrenean kokatzen da.


Inkestak familien etxebizitza nagusiak hartuko ditu lagin gisa eta helburua da ingurumenari lotutako ohiturak, kontsumoaren pautak eta jarrerak ikertzea, eta etxeetako ekipamendua eta ematen zaion erabilera aztertzea, beti ere ingurumenaren arloko aspektu desberdinei lotuta. Azkeneko helburua da politikak diseinatzea energia aurrezteko, uraren kontsumoa murrizteko edota hondakinak kudeatzeko.


Estatistikaren Institutu Nazionalak Nafarroan hautatutako lagina 53 sekzio eta 424 etxebizitzakoa da. Halere, Nafarroako Estatistika Institutuak beharrezkotzat jotzen du lagina handitzea 106 sekzio eta 848 etxbizitzetara iritsi arte, eta gainkostua (16.960 euro) bere gain hartuko du.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa