(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Antsoain eta Iruñeko ikastetxetan kiroldegiak estaltzeko hitzamen bana onetsi dira

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu gaurko bilkuran Antsoain eta Iruñeko Udalekin lankidetza hitzarmenak sinatzeko Ezkaba eta Cardenal Ilundain ikastetxe publikoetako kiroldegi-pistak estaltzeko.


Ezkaba ikastetxearen kasuan, 40 x 50 metroko azalera bat estali behar da, gaur egun kiroldegi-pista bi hartzen dituena, 28 x 20 metrokoak. Helburua da espazio hau gimnasio gisa erabiltzea, izan ere, ikastetxeko ikasle kopurua hania baita. Kiroldegi berrian aretoko futbola, eskubaloi eta minibasketerako pistak izanen dira.


Lanak aurten eginen dira eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak finantzatruko ditu. Aurrekontua 720.000 eurokoa da (BEZa barne).


Errotxapeako Cardenal Ilundain ikastetxearen kasuan, patioaren zati bat estali nahi da kiroldegi-pista gisa bertan arotoko futbola, eskubaloi eta minibasket partidak jokatu ahal izateko.


Lanak datozen hilabeteetan eginen dira, 2008. urtea bukatu baino lehen kiroldegi berria erabili ahal izateko. Gastua 537.415 eurokoa da eta Hezkuntza Departamentuaren kargura finantzatuko da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa