(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Zarauzko atentatua gaitzetsi du

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du gaur goizeko bilkuran igandeko goizaldean Zarautzen egindako atentatua, Euskal Herrian Abiadura Handiko Trena eraikitzen duten enpresetako baten aurka, eta haren elkartasuna adierazi die zauritutako hiru lagunei.


Gobernuaren esanetan, ETA erakunde terroristak berriro erakutsi du herritarren onura, garapen ekonomikoa eta bizumodu kalitatearen hobetzea suposatzen duen edozein proiekturen aurka dagoela.


Nafarroako Gobernuak gaineratu duenez, abiadura handiko trenez hiru euskal hiriburuak lotuko dituen euskal “Y” eraikitzea proiektu handizalea da, erakunde demokratikoek bultzatu, eztabaidatu eta onartu dutena. Ingurumen-aldarrikapen faltsuak erabilita ETAk enpresa eraikitzaleei egiten dien jazarpenak erakunde mafiosoen eskema tradizionalari baino ez dio erantzuten, alegia, txantaia eta indarkeriaren bidez etekinak lortzen saiatzen da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa