(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak milioi bat eurotik goiti gastatuko du Lizarrako epaitegien eraikinaren ingurunea urbanizatzeko

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak Lizarrako epaitegien eraikinaren ingurunea urbanizatzeko obren lizitazioa onartu du gaurko bilkuran. Inbertsioa 1.000.864 eurokoa da, obraren zuzendaritza barne, eta hainbat urtetan eginen da.


Proiektua Mariano Gonzalez Presencio eta Juan Miguel Otxotorena Elizegi arkitekto hirigileei esleitu zitzaien eta hark ukitzen duen lursaila 7.560 metro karratukoa da, epaitegien eraikinari dagozkion 3.000 m2 sartuta. Lizarra, Juan de Labrit, Belviste eta La Gallarda karriken artean kokatuta dago. Guztira 1.500 metro karratu zilatuko dira, beste horrenbeste berdeguneetarako erreserbatuko dira, eta bideek ere beste horrenbeste okupatuko dute.


Exekuzio epea 18 hilekoa izanen da eta lan hauek bat eginen dute epaitegien eraikinaren eraikitzearekin, izan ere, obrak ekainaren hasieran hastea espero baita. Obra hauek enpresa-taldeari esleitu zitzaizkion (Obrascon, Huarte Lain S.A. eta Construcciones Luciano Recarte). Aurrekontua 5,5 milioi eurokoa da, lizitazio prezioa baino 2 milioi gutxiago.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa