(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak uholdeengatiko aurre alerta egoera mantentzea erabaki du, goizaldean Ebro ibaiak berriro gora egingo duenaren beldur astelehena, 2008.eko ekainak 2

ANEren zuzendariak eta Ingurumen departamenduko zuzendari nagusiak iazko uholdeen ostean berreraikitako eustormen egoera egiaztatu dute gaur goizean


. Nafarroako Gobernuak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egindako aurreikuspenei erantzuna emanez, datozen orduetan aurre alerta egoera mantentzea erabaki du; izan ere, Arga eta Ebro ibaietako arroetan uholde-arriskua dago oraindik eta ur-emariak gora egiten jarraitzen du Castejon parean, urtegiak hustu direlako, gehienbat.


Une honetan, ibaietako ur-emariak egonkortu ez ezik, jaitsi ere egin dira. Ebroren uholdea Ribaforada pareraino iritsi da, segundoko 2.150 metro kubiko inguruko emariarekin.


Emergentzien Nafarroako Agentzien (ANE) zuzendari nagusi David Sáinz Jiménez jauna eta Ingurumen departamenduko zuzendari Andrés Eciolaza jaunak, Ebro ibaiaren gainetik helikopteroz egin dute hegan. Iazko uholdeen ostean berreraikitako barraderen egoera egiaztatu dute, zalantzak baitzeuden horien asentamendu-mailaren inguruan. Esan beharra dago oso egoera onean daudela, ura ondo eusteko moduan.


Azken orduetan, ibaiak beraien ibilguan mantendu dira. Hala ere, holakoetan ohikoak izaten diren gainezkatzeak gertatu dira Castejon partea, makaldiak eta laborantzarako lurrak urez bete direlarik.


Errepideei dagokienez, ez da aipatzeko moduko ezer gertatu, ez sare nagusian ez eta bigarren mailako errepide-sarean ere. NA-6140 errepide nazionala (Tafalla- Miranda Arga) gaur goizean ireki dute, aipatu herriaren parean itxita zegoen eta.


Aurre alerta egoerak iraun artean, Uholdeen aurreko Plana Koordinatzeko Organoan Foru Poliziaren eta Errepideak Kontrolatu eta Zaintzeko Zentroaren laguntza eskatu du, errepide-sarean zaintza-lanak burutu ditzaten. ANEren baliabidek ere aurre-emergentzia egoeran egongo dira. Protokoloari jarraiki, kaltetutako herrietako alkateek eta babes zibileko zerbitzuek nahiz ingurumen patruilek ibaien inguruko informazio jasotzen jarraituko dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa