(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak agindu duenez, larrialdi dei bat jaso eta gehienez ere 90 segundoren buruan abiaraziko ditu baliabideak asteartea, 2008.eko ekainak 3

Foruzaingoaren Zerbitzuen Gutun berria aurkeztu dute, eta baita gogobetetze mailari buruzko inkesta ere; inkestaren arabera, Herritarrak Artatzeko Bulegoek oso ongi atera dute


Nafarroako Foruzaingoak, Zerbitzuen Gutun berriaren baitan, hainbat konpromiso hartu ditu. Besteak beste, honako hauek agindu ditu Foruzaingoak: batetik, larrialdi dei bat jaso eta gehienez ere 90 segundoren buruan abiaraziko dituzte baliabideak; eta bestetik, herritar batek Administrazioaren aurrean salaketa aurkeztu edo erreklamazioa egiten duenean, gehienez ere 72 orduren buruan harekin harremanetan jarriko dira, telefonoz edo zuzenean. Foruzaingoaren Zerbitzuen Gutunean erabiltzaileen eskubideak, zerbitzuen kalitatea bermatzeko betebeharrak, eta Foruzaingoaren lana babesten duen araudia bildu dituzte, argi eta erraz erabiltzeko moduan.


Dokumentua Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusiak, eta Alfonso Fernández Díez Foruzaingoaren buruak aurkeztu dute, gaur, prentsaurrekoan. 2006an onartu zuten Zerbitzuen Gutuna eguneratzen eta hobetzen duen dokumentua da, azkeneko bi urteetan abiatu duten hedapenari eta Poliziei buruzko Foru Legeak (2007) ezarritako arau esparru berriari erantzunez.


Lehen presidenteordeak martxoaren 25eko 133/2008 Foru Aginduaren bidez onartu zuen Foruzaingoaren Zerbitzuen Gutun berria (apirilaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, www.navarra.es). Barne trebakuntzako aldia amaitu eta sistema informatikoa egokitu ondoren jarriko dute indarrean, gutxi gorabehera hilabete barru.


Zehazki, Zerbitzuen Gutunak Foruzaingoaren helburuak, eginkizunak eta balioak aipatzen ditu, eta 26 zerbitzu ezartzen ditu (aurreko gutunean 14 ezarri zituzten), hiru arlotan banatuta: zerbitzu orokorrak, Herritarren Segurtasunarekin zerikusia duten zerbitzuak, eta azkenik, Polizia Administratiboarekin zerikusia dutenak (zirkulazioa, ingurumena, edo ikuskizunak).


Hortaz, 12 zerbitzu berri ezarri dituzte, eta guztiek ere herritarren artapenarekin dute zerikusia, zerbitzua kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzearren. Zerbitzuetako batzuk Gutun zaharrean zeuden, hala nola larrialdi dei bat jaso eta gehienez ere 90 segundoren buruan baliabideak abiaraztea.


Berrikuntza gisa adierazi dezakegu Zirkulazio Argiketen Unitatea zirkulazio istripu larrietako biktimekin harremanetan jarriko dela, gehienez ere istripua izan eta hilabeteren buruan, euren egoeraren bilakaeraren berri jakin eta zerbitzua hobetzeko iritziak biltzeko.


Beste helburu batzuk honako hauek dira: alkoholemia kontrolak egitea artatutako zirkulazio istripu guztietako gidariei; aurrea hartzeko 600.000 kontrol egitea, urtean (zirkulazio eta garraio kontrolak); bide segurtasuneko zortzi kanpaina egitea urtean, gutxienez ere (eta beste sei, Udaltzaingoekin elkarlanean); eta ingurumenaren, jokoaren, zezenketen, kirol ikuskizunen eta zarataren kontrolaren arloko prebentzio planak programatzea.


Zehazki, Foruzaingoak honako hauek ikuskatuko ditu: Joko areto, josteta areto eta bingo guztiak; zezena hiltzen duten ikuskizun guztiak eta zezena hil gabeko ikuskizunen %90; futboleko eta eskubaloiko kategoria nazional gorenetan aritzen diren nafar taldeek Nafarroako Foru Komunitatean egiten dituzten kirol ikuskizun guztietako segurtasun neurriak; tabakoa eta alkohola 18 urtetik beherakoei saltzen dizkieten saltoki guztiak, edozein herritar edo erakunde publikok hala eskatzen duenean; eta zarata maila, edozein herritar edo erakunde publikok hala eskatzen duenean.


Herritarren Segurtasunaren arloan, Foruzaingoak honako helburu hauek ditu: oinezko patruila lanetan 10.000 ordu egitea urtean; eta ikastetxe, industrialde eta bizileku eremuetako zerbitzuak indartzea, herritarren eskariei jarraiki (patruila lanetan 9.000, 16.000 eta 3.600 ordu egitea urtean, hurrenez hurren). Gainera, pertsona bat desagertu dela jakin eta 30 minuturen buruan, gehienez ere, kasu bakoitzaren araberako bilaketa dispositiboa abian jar dadin nahi du Foruzaingoak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Conclusiones encuesta de satisfacción ciudadana sobre las OAC
Escuchar rueda de prensa
Ver rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa