(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erronkari ibarreko udalek 4,9 milioitako azpiegitura-inbertsioak egin dituzte asteazkena, 2008.eko ekainak 4

Toki Administrazioko kontseilari andrea eta zuzendari nagusi jauna gaur bildu dira Batzordearekin


Erronkariko udalek, azpiegitura-plan honen baitan 4,9 milioi euroko inbertsioa burutu dute, edota burutuko dute. Zenbateko horretatik 3,9 Toki Administrazioko Departamentuak emandakoak dira. Une honetan, horniketa-obra garrantzitsuak ari dira burutzen, eta Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialday andreak eta departamentuko zuzendari nagusi Pedro Pegenaute Garde jaunak tokian bertan ikusi nahi izan dituzte lan horiek.


Horretarako, eta Erronkariko Batzordeko ordezkarien laguntzarekin, kontseilariak eta zuzendari nagusiak Burgi bisitatu dute lehendabizi; bertan, Pirinioetako Plan Estrategikoan programaturiko industrialdea urbanizatzeari ekin zaio, zeinak ur-horniketan ere hobekuntzak behar dituen.


Era beran, Izaba, Erronkari, Urzainki eta Gardeko ur-horniketen egoera ere ezagutu dute; horiek guztiak Ur-horniketarako Plan Gidarian barne hartu dira, eta 2,1 milioi euroko inbertsoa suposatu dute. Kopuru horretatik, Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi jarri ditu.


Erronkariko udalerrietako alkateek eta Toki Administrazioko arduradunek, gainera, burututa dauden beste azpiegitura proiektu batzuk edota egiteko dauden obra berriak aztertu dituzte. Azken horiek aurrera eramateko, hain zuzen ere, laguntza eskatu diote departamentuari.


Amelia Salanueva kontseilariak, hurrengo planari dagozkion aurreikuspenak azaldu eta horren azpiegiturei buruzko informazioa eman du, behin-betiko zehaztapenak falta badira ere. Horrez gain, berretsi egin du Nafarroako Gobernuak Erronkari Ibarreko eta Pirinio osoan ingurumena garatu eta zaintzeko konpromisoa, Foru Komunitatearentzako eremu estrategikoa den heinean. Era berean, Amelia Salanueva andreak adierazi du, bere departamentuari dagozkion obrak horiek eta etorkizunean burutu litezkeenak, Gobernuak harturiko konpromisoaren ondorioa direla. Udal agintariei eskatu die, gainera, orain arte bezala, elkarlanean, Erronkariko ibarraren alde lanean jarrai dezatela, enplegua sortzen duten proiektu iraunkorrak sortuz, turismoarentzako erakargarriak izateaz gain, bertakoei Pirinioetan bizitzeko gogoa piztu araziko dizkiena.


Toki Administrazioko kontseilariak, era berean, Aezkoa eta Zaraitzu bezalako inguruetako ibarrekin elkarlanean proiektuak sortu eta garatzeko eskaera egin die ibarreko ordezkariei, Nafarroako iparraldeko eremu guzti horrentzako aurrerabidea bilatu, herritarrak finkatu eta aberastasuna sortzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa