(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak Nafarroako Euskararen Mediateka aurkeztu du

osteguna, 2008.eko ekainak 5

Xedea da euskararen gaineko interesa duen nornahiren eskutan uztea Nafarroako euskalkiei buruzko materiala: nafar euskalkietan bildutako soinuzko eta ikus-entzunezko grabazioak eta Nafarroako euskalkietan idatzitako testu idatziak.


Nafarroako Euskararen Mediateka Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren proiektu bat da eta haren xedea da euskararen gaineko interesa duen nornahiren eskutan uztea Nafarroako euskalkiei buruzko materiala: nafar euskalkietan bildutako soinuzko eta ikus-entzunezko grabazioak eta Nafarroako euskalkietan idatzitako testu idatziak.


Mediateka sortu da Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari agindu zaizkion eginkizunetako bi hauei erantzunez: Nafarroako euskalkien kontserbazioari eta garapenari dagozkion jarduera planak proposatzea, eta Nafarroako euskararen mediateka sortzea eta kudeatzea.


Azken urte hauetan lan egin da Nafarroako euskalkien ikerketan eta hedapenean. Nolanahi ere, gaur Euskarabideak aurkeztuko duen honek erreferente bilakatu nahi du dialektologian.


Hamar urte dira jadanik proiektu honi hasiera eman zitzaiola (Nafarroako Euskararen Fonotekaz ari gara), Nafarroako Gobernuak eta Euskal Kultur Erakundeak batera bultzaturik.


Nafarroako Euskararen Mediatekaren lehentasunezko xedea da euskalkietako material guztiak ikertzaileen eta jende ororen eskura uztea, erraz kontsultatzeko moduko sistema informatikoan.


Jakin badakigu Nafarroako euskalkiak tokia galtzen ari direla euskara batua etengabe ari delako aurrera egiten eta tokian tokiko hizkerekin batera haien azken hiztunak ere gure artetik desagertzen ari direla, bereziki gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntzaren transmisio naturalik eman ez den tokietan.



Erakunde publikoek eta pribatuek bultzaturiko zenbait ikerketa proiekturi esker euskalkien altxorreko soinuzko lekukotasun baliotsuak erregistratu dira azkeneko berrogei urte honetan. Hala ere, kasurik gehienetan grabazio horiek hondatze bidean dauden euskarrian (kasete zintetan) erregistraturik daude.


Nafarroako Euskararen Fonotekaren ezinbesteko xedea da kultura ondasun hori hemendik aitzina iraunen duen euskarri batean gordetzea, hondatu eta sekula betiko galdu aitzin. Beraz, fonotekaren ardura da eskura dagoen material osoa digitalizatzea.


Bestalde, Nafarroako Euskararen Fonoteka arduratuko da material horiek guztiak erraz kontsultatzeko sistema informatiko batean biltzeaz eta ikertzaileen eta jendearen eskura jartzeaz.


Soinu-materiala zenbait iturritatik hartu da. Ikertzaile pribatuek utzitakoa dugu: Koldo Artola, Koldo Mitxelena, Iñaki Camino, Iñaki Gaminde, Orreaga Ibarra, etab.. Horietaz gainera, bestelako hizkuntza proiektuetatik bildutakoa dugu: Toponimia (Nafarroako herri euskaldun guztietako jendearen grabazioak bildu ziren proiektu horretan), Euskaltzaindiaren Atlasa (ehundaka ordu grabaturik euskalki guztietan), Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoa, eta Euskal Herriko Unibertsitateko funtsak. Era berean, zenbait komunikabidetako materiala bildu da, hala nola, Euskal Herria Irratiak, Ttipi-ttapak, Xorroxinek, Euskadi Irratiak eta Euskal Telebistak utzitakoa.


Dokumentazioa:
Albiste osoa
Prentsaurrea ikusi
Prentsaurrea entzun

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa