(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Web@ctiva 2008” sarien hamargarren edizioaren deialdia zabaldu du

osteguna, 2008.eko ekainak 5

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroaren bidez, “Web@ctiva” sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Lehiaketa honetan enpresen proiektuak saritzen dira, Interneten informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea helburu dutenak.


Roig kontseilaria, 2007ko irabazleekin.

Roig kontseilaria, 2007ko irabazleekin. ( irudia handitu )

Deialdiak hamargarren edizioa beteko du aurten eta, esan bezala, helburua da enpresen komunikazio estrategia barrenean eta Interneten arloan informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzeko  ekimenik onenak saritzea. Zehatz-mehatz, Foru Komunitateko enpresak saritzen dira, web proiektu bat garatu dutenak kalitatean eta erabiltzaileen beharretan oinarrituta.


“Web@ctiva” lehiaketak diru dotazio bat ematen die irabazleei beren proiektuak sendotzen laguntzeko xedez. Horrez gain benetako tresna da Foru Komunitateko enpresen web orriak alderatzeko.


Horrela, Nafarroako edozein konpainiak, lehiaketan parte hartu ala ez, haren egoera erlatiboa aztertzen ahal du irabazleen web orrien aldean eta hobetzeko dituen alderdiak identifikatzeko aukera dauka. Edizilo honek badu Nafarroako Kutxaren laguntza, "Zuk hautatu, zuk erabaki" programaren bitartez.


1988an sortu zenetik, Nafarroako sektore guztietako 250 enpresa inguruk parte hartu izan dute Web@ctiva lehiaketan eta guztira 400 web-proiektu aurkeztu izan dira kategoria desberdinetan:  web korporatiboa, diseinu eta erabilgarritasuna eta merkataritza elektronikoa, besteak beste.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa