(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bigarren urtez jarraian, Herri Lan departamentuak ez du bide-zati arriskutsurik aurkitu errepideetan osteguna, 2008.eko ekainak 5

2008-2010 tarterako IX. Plana exekutatzeko 1.034.513 euroko inbertsioa bideratu da; plan horri esker, beste 10 puntu arriskutsu gehiago kenduko dira, hau da, 98 puntu guztira 11 urtetan


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Alba Cuadrado andreak, "Nafarroako errepide-sarean istripu gehien izaten diren bide-zatietan jarduteko IX. Jarduera Plana" aurkeztu du, gaur, 2008-2010 tarterako. Plan horrek, Istripuak Izaten diren Bide-zati bat ezabatu edota hobetzea aurreikusi du, bai eta Arriskutsuak izan daitezkeen beste hamar ere; horretarako, 1.034.513 euroko inbertsioa bideratu da.


Herri Lan Departamentuak 1998an jarri zuen martxan programa hori. 11 urte horietan, 88 puntu arriskutsutan jardun izan da, horiek kendu edota berriztatzeko. Gaur aurkeztu den 2008-2010 Plana betetzen denean, puntu horiek 98 izango dira.


Mota horretako ekintzak bat datoz, 2000. urtean Europar Batasunak hartutako erabakiarekin; horren helburua, 2010. urtea orduko trafiko-istripuen ondorioz hildakoen kopurua %50ean murriztea zen.


Hildakoen kopurua %62an murriztu da


Planak garatu ahala, istripu-indizeetan hobekuntza esanguratsua nabaritu da, laurogeita hamargarren hamarkadako joerari buelta emanez. Hildakoak izan diren istripu-kopurua %49,02an jaitsi da 2000 eta 2007 artean (463tik 236ra). Tarte horretan, era berean, hildakoen kopuruak ere %62 egun du behera (99tik 37ra) Europar Batasunak 2010erako aurreikusi zuen helburua 4 urte lehenago erdietsiz. Zentzu horretan, Foru Komunitatea urrundu egiten da Espainiako gainerako lurraldeetatik, hildakoen indizeari dagokionez; izan ere datu horren murrizketa-indizea %32koa da (Nafarroan, berriz, %62koa).


Datu horiek are positiboagoak dira, epe tarte berdinean (2000-2007) Nafarroako errepideetako trafikoak egunean duen batez besteko intentsitatea %23,75ena igo dela kontuan hartzen badugu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Presentación del Plan 2008-2010
Vídeo de esta noticia
Audio de esta noticia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa