(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,627 milioi euro inbertituko du Lizarrako Ruako San Pedro eliza zaharberritzeko

astelehena, 2008.eko ekainak 9

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Kultura zuzendari nagusiari hainbat urtetarako obren kontratua egiteko Lizarrako Ruako San Pedro elizaren estaldurak eta fatxada zaharberritzeko. Gobernuak onetsitako aurrekontua 1.627.217,94 eurokoa da eta honelaxe banatuko da: 427.217,94 euro 2008. urtean eta 1.200.000 euro 2009. urtean.


Lizarrako Ruako San Pedro eliza, historikoki Donejakue bideari lotuta dagoena, monumentu historiko-artistiko deklaratu zen 1931eko ekainaren 3ko Dekretuaren bidez. Bestalde, sartuta dago Ruako San Pedro auzoko multzoaren Interes Kulturaleko Ondasun deklarazioan, 1956ko azaroaren 23ko Dekretuak, ezartzen duenez, bai eta Lizarrako Multzo Historikoaren deklarazioan ere (apirilaren 29ko 92/2002 Foru Dekretua).


Ondare Arkitektonikoaren Atalak prestatu txostenak dioenez, elizak behar ditu nabeen, dorrearen eta klaustroen estaldurak berritu hainbat tokitan dauden euri uraren iragazteak konpontzeko, eta behar bezala konpontzeko ere goialde hirukoitzaren estaldurak, harlanduzko estaldura berriaren bidez, horrelakoxea baitzen jatorrizko estaldura. Halaber, beste lan batzuk planteatzen dira tenpluaren fatxadak garbitu, sendotu eta zaharberritzeko. Obrak bukatzeko epea hamasei hilekoa da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa