(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak "Ikastetxe Bikainen" diplomak eta ziurtagiriak eman dizkie Bigarren Hezkuntzako hiru instituturi asteartea, 2008.eko ekainak 10

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak "Ikastetxe Bikainen" diplomak eta ziurtagiriak eman dizkie, gaur eguerdian, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Bigarren Hezkuntzako hiru ikastetxe publikori. Honako hauei, hain justu: Berriozarko DBHIri, San Adriángo Ega BHIri, eta Martzillako Marqués de Villena BHIri.


Ikastetxe bikainak

Hezkuntza arduradunak, ikastetxeetako zuzendariekin. ( irudia handitu )

Garaikurrak (estatuatxo bat eta diploma) ikastetxeetako zuzendariek hartu dituzte: José Carlos Arellano Cangasek, David Herreros Sotak eta Luis Carlos Díaz Barcosek, hurrenez hurren. Ekitaldi berean, Bigarren Hezkuntzako beste zazpi ikastetxe publikok Konpromisoen Gutunak aurkeztu dituzte.


Hezkuntza Departamentuak "Ikastetxe Bikainen" garaikurrak eman aurretik, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egiten duen ebaluazioa gainditu behar izaten dute institutuek. 230/2006 Ebazpenaren bidez kalitate estandarra ezarri zuten, eta baita ikastetxeek kudeatu beharreko prozesuen mapa ere. Hartatik abiatuta Arau bat ezarri zuten, ikastetxeetako bikaintasunaren kudeaketa sistemaren gaineko ikuskaritza gainditzeko gutxieneko baldintzak xedatzeko. Maparen baitan, kudeaketako zenbait prozesu daude: estrategikoak, sostengu prozesuak eta operatiboak, eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin zerikusia dutenak; esaterako, programazioa, ikasgelako jarduerak, orientazioa eta tutoretza, ebaluazioa, edo lantokiko prestakuntza.


Iazko ikasturtean Nafarroako beste hemezortzi ikastetxek jaso zuten "Ikastetxe Bikainen" ziurtagiria, Departamentuko koordinatzaile/irakasle talde batek berariazko trebakuntza eskaini ondoren. Honako ikastetxe hauek, hain justu: Ibaialde BHIk (LH), Basoko BHIk, La Paz DBHIk, Virgen Del Camino LHIk, Ribera del Arga BHIk, Sierra de Leyre BHIk, Cerro de la Cruz DBHIk, Donapea LHIk, Toki Ona BHIk, Iturrama BHIk, Navarro Villoslada BHIk, Plaza de la Cruz BHIk, Caro Baroja BHIk, Donibane BHIk, Tafallako BHI Politeknikoak, Tuterako Benjamín BHIk, eta Tuterako Valle del Ebro LHI, ETI eta BHIk.


Hezkuntza Departamentuaren arabera, "Ikastetxe Bikain" izendatzeak "ez du etapa baten amaiera markatzen; aitzitik, beste sari ugari jaso ahal izateko lan erritmoa ezartzea dakarren garrantzizko mugarria da".


Ekitaldi berean, Bigarren Hezkuntzako beste zazpi ikastetxe publikok Konpromisoen Gutunak aurkeztu dituzte. Honako hauek, hain zuzen ere: Ibaialde BHIk, Basoko BHIk, La Paz DBHIk, Virgen del Camino LHIk, Ribera del Arga BHIk, Sierra de Leyre BHIk, eta Cerro de la Cruz DBHIk. Kalitate estandarraren baldintzetako bat horixe bera da, eta ikastetxeek epe jakin bat izaten dute dokumentua diseinatzeko trebakuntza jasotzeko. Konpromisoen Gutunean izateko arrazoia eta etorkizuneko jomuga sartzen dituzte ikastetxeek, baina batik bat eskaintzen dituzten zerbitzuak, inguruarekiko konpromisoak eta konpromisoen betetze maila neurtzeko adierazleak adierazi behar izaten dituzte. Era berean, ikastetxeekiko komunikazio bideak ezartzen dituzte, iradokizunak eta hobekuntzak trukatu ahal izateko. 2007ko urrian beste hamaika ikastetxek aurkeztu zizkioten Konpromisoen Gutunak Hezkuntza Departamentuari.


Ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Hezkuntza Departamentuko arduradunek, ikuskatzaile-ebaluatzaileek, Irakasleei Laguntzeko Zentroko irakasleek, Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuko arduradunek, Nafarroako Kalitaterako Fundazioko ordezkariek, eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako kideek eta irakasleek.

Dokumentazioa:
Vídeo de este acto
Audio de este acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa