(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak N-232 / A-68 Ebroko Autobidea bikoizteko lanetako I. eta IV. tarteak inauguratu ditu asteartea, 2008.eko ekainak 10

Castejón eta Tuterako saihesbidearen hasieraren arteko tartea (I.a) eta Buñuel eta Cortes artekoa (IV.a) dira; Expo Zaragoza 2008 Erakusketa hasi baino lehen inauguratu dituzte, Nafarroako Gobernuak emandako hitza betez


SanzPresidentea inaugurazioan.

Sanz Presidentea Alba kontseilariarekin (ezkerra) eta Parlamentuko Presidentea Elena Torres (eskuina). ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak N-232 / A-68 Ebroko Autobideko bi tartetako lanak inauguratu ditu gaur goizean. Hain zuzen ere, Castejón-Tuterako saihesbidearen hasiera eta Buñuel-Cortes tarteak (I.a eta IV.a, hurrenez hurren). Bi tarte horiekin, errepide horren Foru Komunitateko zatian bikoizketa lanak amaitutzat eman daitezke. Gainera, bi tarteak Expo Zaragoza 2008 Erakusketa hasi baino lehen inauguratu dituzte, eta Nafarroako Gobernuak emandako hitza bete du.


Inaugurazio zinta moztu aurretik, Sanz presidenteak honako hauek esan ditu: "Gaur azpiegitura berri bat inauguratu dugu; hain zuzen, Nafarroak Ebro Ibarrari egin dion ekarpen handia. Arroan kokatuta gaudenok osatzen dugun errealitate geografiko, ekonomiko eta soziala da, etorkizun handia duena, baldin eta eskaintzen dizkigun aukerak eta esku-hartzeen sinergiak aprobetxatzeko gai bagara eta edozein proiektutan elkarri laguntzen badiogu. Horrelako proiektuetan komunikazio bideak funtsezkoak dira, eta ondorioz, argi eta garbi esan dezakegu gaur aurrerapauso handia egin dugula Ebro Ibarra gaur egungo eta etorkizuneko gune bateratu bihurtzeko prozesuan".


Inauguración de los tramos I y IV del desdoblamiento de la N-232

Sanz Presidentea hitzaldian. ( irudia handitu )

Gobernuko presidenteaz gain, Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria ere mintzatu da, eta egindako lanen berri eman du. Luis Casado Oliver Tuterako alkatea, berriz, Castejón, Tutera, Buñuel eta Corteseko ordezkari gisa mintzatu da (N-232 errepideak zeharkatzen dituen herriak).


Honako hauek ere bildu dira inaugurazio ekitaldira: Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari eta SPRIN enpresa publikoko presidentea; Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria; Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea; eta Elma Sáiz Delgado Espainiako Gobernuko ordezkaria.


N-232 / A-68 Ebroko Autobideko Nafarroako tarteak 32,5 kilometro ditu, eta bikoizketa lanak egiteko de 68.664.389,67 euroko inbertsioa egin behar izan dute. Bide berriari esker, Foru Komunitatean ibilgailu astun gehien biltzen dituen korridoreko zerbitzua hobetuko dute. Hain zuzen ere, egunean 16.904 ibilgailu sartzen dira, batez beste, Errioxatik Nafarroara, eta %41,9 ibilgailu astunak izaten dira (7.083 kamioi).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa