(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dagoeneko 106 udal eta toki erakunde daude 012 Infolocal zerbitzuaren baitan asteazkena, 2008.eko ekainak 11

Amelia Salanueva kontseilariak zazpi udalen eta Aezkoa eta Erronkari Ibarretako Batzarren atxikipena izenpetu du, gaur


Kontseilaria alkateekin.

Salanueva kontseilaria alkateekin eta Pedro Pegenautekin. ( irudia handitu )

Artaxoa, Beriain, Caparroso, Itza, Lerin, Milagro, Santakara eta Aezkoa eta Erronkari Ibarretako Batzarrak 012 Infolocal zerbitzuari atxiki zaizkio. Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak atxikipena izenpetu du, gaur, toki erakunde horietako ordezkariekin batera, eta hartara, dagoeneko 106 udal eta toki erakunde daude zerbitzuaren baitan. Bestalde, 012 Infolocal zerbitzu publiko gisa saritu dute, Nafarroan zein Estatuan, eta gaur zerbitzuaren argitalpen-txostena aurkeztu dute.


Kontseilariak adierazi duenez, 012 Infolocal hazten eta garatzen ari dela islatzen du gaurko ekitaldiak. Bestalde, kontseilariak eskerrak eman dizkie aipaturiko toki erakundeei, Departamentuarekin fidatu direlako; izan ere, telefono bidezko artapenaren kudeaketa haren esku utzi dute. Gaineratu duenez, zerbitzuarekin bat egin izanak udal kudeaketako beste alderdi batzuk hobetzen lagunduko diela uste du.


Toki erakundeei dagokienez, honako hauek parte hartu dute sinadura ekitaldian: Rafael Blanco Pena Beriaingo alkateak; Irene Jiménez Iribarren Caparrosoko alkateak; Marcelino Azcoiti Alonso Leringo alkateak; Esteban Garijo Pérez Milagroko alkateak; Luis Daniel Ayábar Gárriz Santakarako alkateak; María Socorro Pérez Ollo Itzako alkateak; Félix Jamar Jáuregui Aezkoa Ibarreko Batzarreko presidenteak; eta Agapito Boj Garate Erronkaribarko Batzarreko presidenteak.


Gaur egun, 012 zerbitzuaren baitan 106 udal eta udal talde daude, eta beraz, 252.308 herritar artatzen ditu. Iruñeko eta Tuterako 010 kontuan hartuz gero, ia Nafarroa osoa zerbitzuaren baitan dagoela esan genezake.


Infolocal zerbitzuaren bidez berorri atxikitako udal eta toki erakundeei buruzko informazioa, Nafarroako Gobernuko gainerako erakundeei buruzko funtsezko informazioa, edo beste erakunde publiko eta pribatuei buruzkoa eskuratu daiteke.


Herritarrek itxaroten eta udal langileek lanean denbora gutxiago igarotze aldera, 012 Infolocal zerbitzuak hainbat kudeaketa zerbitzu ditu, hala nola kanpainetako izen-emateen kudeaketa (igeriketa ikastaroak, antzerki ikastaroak, etab.), eta telefono bidez ordaintzeko aukera (kreditu txartelaren zenbakia emanez).


Gainera, eskaeren kudeaketa errazten du (errolda, katastroa, fakturen kopiak, etab.). Gainera, herritarrek kudeaketa publikoan parte hartu dezaten sustatzea helburu duten zerbitzuak ezarri dituzte, SMS edo sakelako telefonoaren bidez. Esate baterako, inkestak, herritarrekin harremanetan jartzea euren intereseko informazioa emateko, bertan behera gelditu diren eskola edo txangoen berri ematea, etab.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa