(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariak Aznárez Maeztu anai-arrebek eta Alicia Griffithsek irabazi dituzte asteazkena, 2008.eko ekainak 11

Nafarroako Kultura Kontseiluak Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariak erabaki ditu, gaur goizean. Sariak estreinakoz emanen dituzte, eta aurtengo irabazleak honako hauek dira: Leyre eta Pablo Aznárez Maeztu anai-arrebak, biolinistak, eta Alicia Griffiths Turrillas, harpa-jotzailea. Sariaren guztizko zenbatekoa 75.000 eurokoa da.


Sarien helburua da euren jardunean gailendu diren artista, egile, ikertzaile edo kultur erakundeen ibilbidea, banakakoa zein taldekoa, aintzat hartzea. Nafarroako Kultura Kontseiluak komenigarritzat jotzen du nafar artisten trebakuntza sustatzea eta sortzaile jarduna ahal bezainbeste erraztea. Horrexegatik, Nafarroako Gobernuak nafar sortzaileei ematen dizkien laguntzen eta beken osagarri izanen dira Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariak.


Leyre Aznárez Maeztu Iruñean jaio zen, 1992ko abenduaren 22an. Bi urte eta erdi zituenean biolin ikasketak egiten hasi zen, Karmele Zendoya irakaslearekin, eta sei urterekin, berriz, Ana Radomska hasi zitzaion eskolak ematen. Adin berarekin, piano ikasketak egiten hasi zen. "Joaquín Maya" Musika Eskolan eta "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Eskolan ikasi izan du. 2001ean Valery Gazarian irakaslea hasi zitzaion eskolak eta gomendioak ematen. Hamahiru urterekin biolineko erdi mailako ikasketetako seigarren maila amaitu zuen, Teresa Echeverría irakaslearekin, eta Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolan musikako goi mailako ikasketak egiteko sarrera proba egin zuen. Gehienezko nota lortu zuen. Gaur egun, biolineko goi mailako ikasketetako hirugarren maila egiten ari da, Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolan. 2007ko abenduan, Londoneko Yehudi Menuhin School-eko hautaketa probak gainditu zituen, eta plaza bat lortu zuen, 2008ko irailerako. Besteak beste, honako irakasle hauek eman izan dizkiote eskolak eta gomendioak: Abel Lumbrerasek, Vartan Manoogianek, Manuel Guillének eta David Peraltak.


Eskaini dituen azken emanaldiei dagokienez, 2007ko abenduan anaiekin batera Erroman egin zuena nabarmendu dezakegu: "Recordando a Pablo Sarasate" (Pablo Sarasateren oroipenean) izeneko emanaldia. 2008ko martxoan, Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako "Pablo Sarasate" Orkestra Sinfonikoarekin batera jo zuen, J. Vicent Egearen zuzendaritzapean, Nazioarteko Gazte Orkestren VIII. Zikloan. Pablo Sarasateren "Aires Bohemios" jo zuen, bakarlari gisa. 2008an, Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurrena dela-eta, Leyre kontzertu bira egiten ari da anaiekin batera, "Pablo Sarasateren oroipenean" programaren baitan. Birari hasiera emateko bi kontzertu egin dituzte, Errioxan, eta jarraian, karitatezko kontzertu bat egin dute, Iruñeko Gaiarre Antzokian. Kontzertu bera beste hainbat lekutan ere eginen dute (2008an): Palacioko (Orihuela) Espainiar Musikaren Jaialdian, Ceutí Auditorioan (Murtzia), Murtzia hiriburuan, Madrilen, eta Las Palmasen.


Pablo Aznárez Maeztu Iruñean jaio zen, 1994ko abenduaren 7an. Bi urte eta erdi zituenean biolin ikasketak egiten hasi zen, Karmele Zendoya irakaslearekin, eta lau urterekin, berriz, Ana Radomska hasi zitzaion eskolak ematen. 2001ean, Valery Gazarian irakaslea hasi zitzaion eskolak eta gomendioak ematen. "Pablo Sarasate" Musika Eskolan eta Teresa Echeverría irakaslearekin egin izan ditu biolin ikasketak. Gaur egun, biolineko goi mailako ikasketetako bigarren maila egiten ari da, Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolan. 2007ko abenduan, Londoneko Yehudi Menuhin School-eko hautaketa probak gainditu zituen, eta plaza bat lortu zuen, 2008ko irailerako. Besteak beste, honako irakasle hauek eman izan dizkiote eskolak eta gomendioak: Abel Lumbrerasek, Vartan Manoogianek, Manuel Guillének eta David Peraltak. Biolin lehiaketetan parte hartu izan du, Estatuan zein nazioartean, eta Nafarroan, Katalunian, Gipuzkoan, eta Leonen sariak lortu izan ditu.


2006an, W. A. Mozarten lanei buruzko kontzertu monografiko ugaritan parte hartu zuen. Bat nabarmentzekotan, urtarrilean Gaiarre Antzokian eskaini zutena. 2007ko abuztuan, Pablo Sarasateren "Navarra" jo zuen, bakarlari gisa, arrebarekin eta Maragatería Orkestrarekin batera, David Peraltaren zuzendaritzapean. 2007ko irailean, W. A. Mozarten "kontzertua, sol maiorrean" jo zuen, bakarlari gisa, Xavier Orkestrarekin batera, Hernando Dehezaren zuzendaritzapean. Kontzertu askotan parte hartzen du, bakarlari gisa eta anai-arrebekin batera. 2007ko abenduan, "Pablo Sarasateren oroipenean" izeneko kontzertua eskaini zuen, anai-arrebekin batera, Erromako Enbaxadan, Vatikano aurrean. 2008ko otsailean, "El Dúo de la Africana" zarzuelan parte hartu zuen, Ignacio Aranazen zuzendaritzapean, eta Pablo Sarasateren lanak jo zituen. 2008an, Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurrena dela-eta, kontzertu bira egiten ari da, anai-arrebekin batera, "Pablo Sarasateren oroipenean" programaren baitan.


Alicia Griffiths Turrillas Iruñean jaio zen, 1985ean. Gitarra eta harpa ikasketak egin zituen, Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Eskolan. Royal Welsh College of Music and Drama (Cardiff), Paris, Donostia, Irlanda, Suitza edo Italian ere ikasi izan du. Ganbera musikako Remacha Lehiaketan, ganbera musikako Pager Lehiaketan, eta Madrilgo Melómano Lehiaketan parte hartu izan du. Hainbat sari jaso izan ditu, hala nola Arpa Plus (2000-2006), UFAM (Paris), eta Harparako Ganbera Musikako I. Lehiaketako saria.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa