(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubideak ureztatzeko lursail bilakatu ditu Artaxoa, Larraga eta Mendigorriako 4.246 hektarea asteazkena, 2008.eko ekainak 11

Sanz Lehendakariak ureztatze-eremuko II.2 eta III Sektoreak inauguratu ditu Artaxoako Zerkoan


Sanz Presidentea inaugurazioan

Miguel Sanz Presidentea inaugurazioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesma jaunak Nafarroako Ubideko lursail ureztagarriei dagokien II.2 eta III. Sektoreak inauguratu ditu gaur Artaxoan; horrek esan nahi du, Artaxoa, Larraga eta Mendigorria udalerrietako 4.246 hektarea ureztatzeko moduko lursail bilakatuko direla.


Azpiegitura horren zati handiena uste baino hiru hilabete lehenago hasi da zerbitzua ematen eta, horri esker, ustiatzeari ekin ahalko zaio ureztatze-denboraldiaren hasieran.


Sektore horien inaugurazioa Artaxoako Zerkoan izan da; ekitaldi horretan izan dira: Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Begoña Sanzberro Iturriria andrea, Nafarroako Parlamentuko Presidente Elena Torres Miranda andrea, eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Presidente José Luis Alonso jauna, besteak beste.


Sektore horiek eraiki ahal izateko inbertsioa 32 milioi eurokoa izan da guztira; horietatik 22,4 milioi II.2 sektoreari dagozkio (aipatu hiru udalerrietako 3.095 hektarea), eta 9,6 milioi, berriz, III. Sektoreari (Artaxoako 1.151 hektarea). Aipatu lehenengo sektoreko obrak 2007ko ekainean hasi ziren, eta III.ekoak, berriz, Abuztuan.


Agualcanal enpresak (emakidadun sozietatea) kontratua burutu aurretik ekin dio azpiegitura osoaren %70ari dagokion zerbitzua emateari, ureztatze-denboraldiaren hasierarekin bat eginez; horrela, 2007ko uztailean 2008ko ureztatze kanpainaren onurak jasotzeko eskaera egin zuten bertako nekazariei erantzuna ematea lortu da (sektore horietan ureztatzera bideratuko diren lurren azaleraren %30 osatzen zuten). Gainerako obrak kontratuetan aurreikusitako epeak errespetatuta burutuko dira, hau da, 2008ko abuztuan eta irailean. Modu horretara, Nafarroako Ubideak 6.480 hektarea ureztatuko ditu guztira; horietatik 2.213 I eta I.1 sektoreei dagozkie, 2007az geroztik ustiatzen diharduten sektoreei, alegia.


Inaugurazio une bat.

Inaugurazio une bat. ( irudia handitu )

II.2 sektorean ureztatze-sarea 97 kilometrokoa da, eta 540 ur-aho ditu, ureztatze-unitate bakoitzeko bana. Errepide-sarea, bestalde, 131 kilometrokoa da; horietatik 112 berriak dira eta beste 19ak, berriz, lehendik zeuden bide berriztatuak. III. sektoreko ureztatze-sarea 40 kilometrokoa da, eta 210 ur-aho ditu. 46 kilometro bide berri eraiki dira eta beste 3 kilometro berriztatu.


Ureztatze-unitateak diseinatzeko orduan kontuan hartu da orografia, ponpaketa-sistema instalatu beharra saihesteko. Ureztatze-unitate bakoitza, elkarren ondoan dauden finka bat baino gehiagoz osatuta egon daitezke, horien propietateak edozein direlarik ere; hori horrela, lortutako azalerak partzela bidezko instalazio arrazoitsu bat diseinatzea ahalbideratzen du, hala ikuspuntu agronomikotik nola ekonomikotik. Era berean, ureztatze-unitate horien tamaina oso garrantzitsua da nekazal industriaren beharrizanak asetzeari dagokionez, geroz eta azalera handiagoko partzelak eskatzen baititu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa