(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoaren Nafarroako Behatokiak sektoreari buruzko informazioa bildu eta txostenak egingo ditu hilero osteguna, 2008.eko ekainak 12

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Turismoaren Behatokia jarri du martxan; horren helburua da, eskuragarri dagoen informazioa biltzea, politika turistikoa modu egokian orientatzea ahalbideratuko duen jarraipena egitea, eta informazio nahiz ondorio horiek sektorearen esku jartzea, erabakiak hartzeko orduan erabilgarriak izan daitezen.


Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak eta Turismoko zuzendari nagusi Carlos Erce Eguaras jaunak egin dute Behatokiaren aurkezpena. Behatoki berri horrek Nafarroako Turismo Kontseiluaren eta, orokorrean, sektorearen esku jarriko ditu hilero-hilero koiuntura turistikoaren inguruan gauzatuko diren dokumentu guztiak. Zeregin hori burutzeko, Meridiano Zero Marketing enpresaren laguntza izango du. Txosten horien bidez bildu eta baloratzen diren datuak, Nafarroako Gobernuaren Turismo Bulegoen sareak erantzundako eskaeretan oinarrituta daude, bai eta Nafarroako Estatistika Institutuak, Estatistika Institutu Nazionalak eta Turespañako Azterlan Turistikoen Institutuak emandakoetan ere. Era berean, datu estatistiko horiek interpretatzeko orduan, beste iturri batzuk ere kontuan hartuko dira, hala nola, Exceltur-ek turismo ikuspegiaren inguruan emandako txostenak, TMEren txostenak, edota Nazioarteko Moneta Funtsak nahiz banku erakundeek koiuntura ekonomikoaren inguruan argitaratutako txostenak.


Hileroko txostenez gain, Behatokiak epealdi jakin batzuei buruzko txostenak ere egingo ditu, esaterako, Aste Santuan, Sanferminetan edota zubietan.


Azkenik, bestelako lan monografikoak ere gauzatuko ditu Behatokiak. Zehatzago, hasi da, dagoeneko, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberarekin elkarlanean azterlan bat burutzen. Azterlan hori Nafarroako sektore turistikoaren ezaugarrien ingurukoa, eta alor horrek Komunitateko ekonomiari egiten dion ekarpenari buruzkoa da.


Corpas kontseilariak, era berean, urteko lehen lauhilekoari dagokio koiuntura-txostena ere aurkeztu du. Behatokiak egindako lan horretan azpimarratzen denez, espainiar ekonomiak egun bizi duen egoera delikatua sektore turistikoan ere nabaritu da, martxotik aurrera batez ere; horrek esan nahi du, Espainia mailan aurreko urteetan baino hazkunde txikiagoak izan direla, bai bidaiari-kopuruari dagokionez, bai horien ostatu-egunen kopuruari dagokionez. Ekonomiari, gainera, eguraldi euritsua gehitu behar zaio. Kontseilariaren esanetan, Nafarroan ere antzeko egoera bizi dugu. Hala ere, aipatu beharra dago Foru Komunitatean lorturiko emaitzak ez dira beste komunitate batzuetan bezain ezkorrak. Ostalaritza eta landa sektoreek izan dute, zehazki, jokabiderik eta onenetarikoa zentzu horretan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Informe de coyuntura
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa