(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

16 herrialdetako kideak helbideak harmonizatzera zuzenduriko europar proiektua jarri dute abian Iruñan astelehena, 2008.eko ekainak 16

16 herrialdetako 30 bazkide-ordezkari bildu dira, gaur, Kongresu Jauregi eta Nafarroako Baluarte Auditorioan, helbideak harmonizatzeko Euradin europar proiektua abian jartzeko. Foru Komunitatea buru duen ekimen horren helburua da, datuen (posta helbideak, gehienbat) euskarri izateko azpiegitura sortzea, eta negozio-ereduak gauzatzea.


European Adresses Infraestructure (Euradin) izeneko ekimen horrek 5 milioi euroko aurrekontua du, eta lan horiek 24 hilabetez iraungo dute. Europar Batzordera eramango da azken proposamena, eta erakunde horrek ordainduko ditu zuzeneko kostuen %80.


Proiektuaren aurkezpen-ekitaldia eguerdiko 13etan eginda, Ciudadela aretoan. Bertan izan dira Espainiako bazkideak (Nafarroako Lurralde Informazio Sistema- SITNA eta Tracasa erakunde publikoa dora Nafarroaren ordezkariak), bai eta beste lurralde batzuetakoak ere: Italia, Alemania, Danimarka, Holanda, Suedia, Finlandia, Txekiar Errepublika, Portugal, Austria, Erresuma Batua, Frantzia, Letonia, Lituania eta Hungaria.


Inaugurazio-ekitaldian parte hartu dute: Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusi José Luis Menéndez Rodríguez jaunak, Nazioarteko garapeneko zuzendari nagusi Juan Franco Pueyo jaunak eta ekimenaren Europako arduradun Marcel Watelet jaunak. Topaketak bihar jarraituko du. Bi jardunaldi horietan, bazkideek honako egitekoak burutuko dituzte: harmonizazio-irizpideak egokitu, helburu teknikoak berrikusi eta datozen hilabeteetarako lan-egitasmoa idatzi.


Agente ekonomiko eta sozialek, herritarrek nahiz administrazioek ohikotasunez erabiltzen dituzte mota horretako helbideak (kartografia, katastroa, posta-zerbitzuak, osasuna eta arriskuen kudeaketa, erreskate-zerbitzuak, nabigazio-tresnak, garraioa eta logistika, turismoa, etab.). Hala ere, estatu bakoitzean definizio, erregistro eta sarbide mota desberdinak daudenez, ezinezkoa da azpiegitura bateratu bat sortzea. Horregatik onartu du Europako Batzordeak proiektu hau oraintsu, Inspire Zuzentarauaren baitan, zeinek Europa mailan Datu Berezientzako Azpiegitura (DBA) sortzeko arau orokorrak ezartzen dituen, bateragarriak eta elkarren artean jarduteko ahalmena duten estatu, eskualde nahiz toki mailako azpiegituretan oinarrituta.


Baterako irizpideak onartzeaz gain, Euradin-ek "negozio-eredua" delakoa proposatuko du, hau da, herritarrek, administrazioek nahiz enpresek eskatzen dituzten prestazio eta aplikazio praktikoak. Horretarako, helbide horiek zerbitzu jakin batzuekin lotzea ahalbideratuko du proiektuak, hala publikoak (ospitaleak, osasun-zentroak edota udalak), nola pribatuak (enpresak, ostalaritzako establezimenduak edo jatetxeak, etab.). Informazio hori (posta-helbidea bilatzea, zerbitzu publiko bat kokatzea, etab), kanal edota bide ugariren bidez eskuratu ahalko da (Internet, telefono mugikorrak edota Lurreko telebista digitala).


Eremu berri honek, negozio ugari abian jartzeko aukera ematen du; izan ere, posta-helbideak aurkitzeaz gain, bestelako aukerak ere eskainiko ditu, esaterako, bilatzaile edota zerbitzariei kalitate handiagoko informazioa eskaintzea edota ingurune jakin bateko enpresak eta horiei buruzko informazio eskaintzea.


Nafarroako Gobernuak 2001ean abian jarritako Nafarroako Lurralde Informazio Sistemaren (SITNA) eta Tracasa enpresaren bidez, 2007ko urriaren 4ko eContentPlus deialdian aurkeztu zuen Nafarroak ekimena; europar programa horrek, informazio-gizartearen alorrean proiektuak sustatzea du helburu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa