(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Dekretu berri batek Nafarroako Lanbide Heziketaren antolakuntza eta garapena arautuko ditu asteazkena, 2008.eko ekainak 18

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak Lanbide Heziketari buruzko Foru Dekretu bat aurkeztu du, gaur goizean. Hain zuzen ere, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolakuntza eta garapena arautzen dituen Foru Dekretua da, Nafarroako Gobernuak berriki onartu duena.


Orain arte, Lanbide Trebakuntzari eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen zuten Lanbide Heziketa. Bi legeek arau esparru berritzailea osatzen dute, Estatuko testuinguru ekonomiko eta sozialera egokitzen den arau esparrua.


Hala ere, Hezkuntza Ministerioak, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren bidez, Lanbide Heziketaren araudia eta antolakuntza garatu zituen. Aipaturiko Errege Dekretuak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolakuntza orokorra xedatu zuen, eta ondorioz, Nafarroako Gobernuari araua egokitu eta garatzea zegokion.


Nafarroako Gobernuak funtsezkotzat jotzen du, garapen ekonomikoaren, aurrerabide sozialaren eta lurralde orekaren gaineko politikei begira, Lanbide Heziketa berritzea eta garatzea, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko. Horrela bada, Nafarroako Lanbide Heziketa modernizatzeko prozesuari ekin diote azkeneko urteetan. Prozesu horren baitan, honako urrats hauek azpimarratu ditzakegu: Lanbide Heziketa zaharretik gaur egungora igarotzeko urratsa; Nafarroako Gobernuak onartu zuen "Nafarroako Lanbide Heziketa garatzeko plana, 2001-2004"; "Nafarroako Gobernuaren akordioa, Lanbide Heziketari eta Trebakuntza Sistema Nazional berriari buruz"; eta Nafarroan sortu dituzten Lanbide Heziketako Zentro Bateratuak.


Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuak Lanbide Heziketako titulu berriak egituratzen ditu, honako hauek oinarri hartuta: Trebakuntza Profesionalaren Katalogo Nazionala, Europar Batasunak ezarritako gidalerroak, eta gizartearen intereseko beste alderdi batzuk. Irakaskuntza Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan antolatzen du, eta Zikloak, berriz, Lanbide Moduluetan. Modulu gehienak, bestalde, Trebakuntza Profesionalaren Katalogo Nazionaleko gaitasun atalekin lotuta daude.


Oinarrizko arau horiek guztiak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak onartu duen Foru Dekretuak alderdi berriak sartu eta garatu ditu, estrategiaren eta araudiaren ikuspuntutik. Hartara, Lanbide Heziketaren helburuak ezarri ditu, sektorea garatzeko ereduaren printzipioekin batera, Nafarroako Lanbide Heziketaren norabidea planteatzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa